Julita Iturri Arrien

Errigoiti (Bizkaia) (1924-2005)

Biografia

Errigoitiko Zabale auzoko Zabalbeazkoa baserrian jaio zen 1924. urteko otsailaren 21ean, eta hantxe bizi izan zen, mendian, naturan bertan. 1968.urtera arte ez zen autoentzako biderik egin. Gurasoak ere errigoitiarrak zituen. Ama, Klaudia Arrien Garai, Zabalbeazkoa baserriko oinordekoa, erlijioak pisu handia zeukan familia batekoa. Aita, Antonio Iturri Erezuma, Errigoitiko Uria auzoko Antzuene baserrikoa, ezkondu aurretik Ameriketan 7 urte egindakoa, soinua joten eta idi-probetan bere anaia Leonekin ibili zalea.

Julita jakin-min handiko emakumea izan zen bere bizitza osoan zehar. Gustu-gustukoak zituen eskola kontuak, ikastea, jakitea, munduan gertatzen zenaz informatuta egotea… Magisteritza ikasteko gogoa izan zuen, baina guda zibilak bere norabidea aldatu zuela kontatzen zuen. Josten ikasten ibili zen Bilboko Adrada akademian, eta gero josten irakasten jardun zuen Errigoitiko bere baserrian bertan. Baserriko lanetan ere jardun zuen gogor bere nebekin batera.

Harremana mantendu zuen bizitza osoan zehar  Ameriketara joan ziren aitaren anai-arreba eta haien seme-alabekin.  Senatari izatera iritsi  zen Tony Yturri lehengusua eta haren emaztea, eta lehenago honen aita Domingo Yturri bisitan etortzen ziren Errigoitira. Familia maite zuen eta familiari buruz hamaika istorio kontatzen ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGT-007 Fondo partikularrak
EGT-008 Fondo partikularrak
EGT-009 Fondo partikularrak
EGT-010 Fondo partikularrak
EGT-011 Fondo partikularrak
EGT-012 Fondo partikularrak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Markes Txikito Audioaren ikonoa
2 Ameriketatik etorrita, baserri erdiari gutxi iritzi Audioaren ikonoa
3 Aittitte Bittorrek eta amama Ambrosiak eztabaida bat ere ez Audioaren ikonoa
4 5.000 erreal ostu zizkiotelako disgustuaz gaixotu eta hil Audioaren ikonoa
5 Julitaren umetako oroimenak amama Ambrosiaz Audioaren ikonoa
6 Ambrosiak seme-alabak zeozer ikastea gura Audioaren ikonoa
7 Ikasten hasi orduko baserriko lanak egin behar Audioaren ikonoa
8 Kandelarekin ikasten gaueko hamabiak arte Audioaren ikonoa
9 Juanita Bilbora neskame Audioaren ikonoa
10 Eustakiak txerriari ezin oratu eta erdara ulertu ez Audioaren ikonoa
11 Abadeari ezetz esatea Jaungoikoari ezetz esatea Audioaren ikonoa
12 Txori habitan abarketak apurtzen Audioaren ikonoa
13 Ambrosiak semea herrian gura abade Audioaren ikonoa
14 Hainbeste behar eginda, 36 urterekin hil Audioaren ikonoa
15 Guda Zibilean Saseta bataloiko gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan Audioaren ikonoa
16 Soldaduak ihesean eta moroak zaldi gainean fusilarekin baserrian agertu Audioaren ikonoa
17 Ama batek zer egingo lukeen semea kartzelatik ateratzeko! Audioaren ikonoa
18 “Ez zagoz pozik ala, Klauditxu?” Audioaren ikonoa
19 Antzueneko aittitte Felix eta amama Modesta Audioaren ikonoa
20 Etxea erosteko dirua Ameriketatik bota aitari Audioaren ikonoa
21 Julitaren disgustua Errigoitiko eskolan Audioaren ikonoa
22 Errigoitiko eskolan barrea eragin zienak, erdararik jakin ez eta Audioaren ikonoa
23 Umetan txupinka olgetan Audioaren ikonoa
24 Julita Bilbon josten ikasten egon zenekoa Audioaren ikonoa
25 Don Vicente Urkiza abadearekin umeak guztiz pozik dotrina ikasten Audioaren ikonoa
26 Don Vicente Urkiza abadeak umeei euren gustuko liburuak eta mahaspasak opari Audioaren ikonoa
27 Paparra lorez beteta dotrinara Audioaren ikonoa
28 Don Vicente Urkiza abadea umeei dotrina adibideak ipiniz irakasten Audioaren ikonoa
29 Errigoitiko Gorputz Santuaren kondaira edo istorioa Audioaren ikonoa
30 Errigoitiko Idibaltzagako Santa Maria parrokiaren kondaira Audioaren ikonoa
31 Etxeko txakurrak Julitaren birraittitte salbatu zuenekoa Audioaren ikonoa
32 Gosea ematen ei zioten. Ugazabari pernila jan arren, berak pekaturik ez zuela egin. Audioaren ikonoa
33 Tony Yturri senataria eta beste lau seme-alabaren aita izango zenaren abentura Ameriketara eta Ameriketan Audioaren ikonoa
34 “Zeu ikusiz gero, negarrak urtetan dost!” Audioaren ikonoa
35 Jaungoikoak miraria astoa herrentzea eta astelehen haretan izekoa Gernikako plazara ezin joatea! Audioaren ikonoa
36 Lapurrak eta Roman Baltz Audioaren ikonoa
37 Julitaren amaren aittitte idiak salduta etxera eta lapurrak bidean Audioaren ikonoa
38 Aita idi-probalari ibiltzea amari gustatu ez Audioaren ikonoa
39 Goi Herriak Behe Herriari irabazi zionekoa: aitak bere anaia Leonekin idi-probetan lehenengo saria Audioaren ikonoa
40 Jan bako idiek indarrik ez Audioaren ikonoa
41 Guda Zibila baserriraino heldu Audioaren ikonoa
42 Milizianoek etxetik irtetzeko esan eta esan, eta Saseta batailoiko gudariek etxetik ez irtetzeko gomendioa eman Audioaren ikonoa
43 Saseta batailoiko 7 gudari baserrian afaritan eta lotan, eta Bilbora ihesean osaba Bitturio fraidea eurekin eraman Audioaren ikonoa
44 Julitak Sakamantekasen antzekoengandik ihes egin zuenekoa Bideoaren ikonoa
45 Julitaren ama gaztetxotan Bilbon neskame bere amak emandako aholkuekin Bideoaren ikonoa
46 Izeko Eustakiak erdara ulertu ez Bideoaren ikonoa
47 Pedernales eta Perdonales Bideoaren ikonoa
48 Julita Errigoitiko eskolan Bideoaren ikonoa
49 Alejo eta bere egurrezko bizikletie Bideoaren ikonoa
50 Alejo baserriko teilatua konpontzen eskilara eta guzti jausi Bideoaren ikonoa
51 Lapurrak bakardadeko etxeetan Bideoaren ikonoa
52 Etxera sartzeko, lapurrek etxeko morroia harrapatu zutenekoa Bideoaren ikonoa
53 Etxeko salako tranpatik lapurrengandik ihes Bideoaren ikonoa
54 Dirua kaxaren hanka azpian eta lapurrek ikusi ez Bideoaren ikonoa
55 Gernikako bonbardaketa Errigoitiko baserritik ikusita Bideoaren ikonoa
56 Guda zibilean “zer ete dan eta nor ete dan” baserrian bala artean Bideoaren ikonoa
57 “Etxea bonbardeuko dabe eta danok hilko gara berton” Bideoaren ikonoa
58 Koban geratuz gero, afusilatu egingo dituztela Bideoaren ikonoa
59 Gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan Bideoaren ikonoa
60 Bala artean Kanu txakurra bere habian geldi-geldi Bideoaren ikonoa
61 Soldaduak ihesean eta auzokoak seme gudaria etxean gordeta Bideoaren ikonoa
62 Hamaika neba-arreba eta baserri txikia Bideoaren ikonoa
63 Gosea, pernila eta katua Bideoaren ikonoa
64 Osaba Domingoren abentura Ameriketara eta Ameriketan Bideoaren ikonoa
65 Osaba Domingok anaia bi eta lau arreba eraman Errigoititik Ameriketara Bideoaren ikonoa
66 Aita Delamarreko urre meatzeetan lanean eta Domingo anaiaren ostatuan apopilo Bideoaren ikonoa
67 Aita eta oherakoan errezuak egiten zituen lekeitiarra Bideoaren ikonoa
68 6.000 errealen zain Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia