Errigoiti (Bizkaia)

Julita Errigoitiko eskolan

Julita Errigoitiko eskolan Doña Mari Carmen Torres maestrearen eskolan zegoen orduan Julita. “Castro” ezizenaz esaten zioten irakasle honi, Castrokoa zelako. Eurek gura zuten gaiari buruz erredakzio bat egiteko eskatu zien, eta Julitak “Los dos amigos” eskolako irakurgaiari buruz egitea pentsatu zuen, hartza (Julitak “otsoa” dio) datorrenean, lagunetako batek arbolara igotea lortu eta bestea, ezinean, arbola azpian arrisku bizian geratzen denekoa kontatzen duena, otsoak edo hartzak, usain-usain egin ostean, arbolapeko lagun hori, hilda dagoelakoan, bakean uzten duenekoa. Ipuinaren amaierako irakatsiko hitzak ederto gogoratzen ditu Julitak : “Hola, amigo. ¿Qué te ha dicho el oso al oído? Me ha dicho que el amigo que le abandona a su amigo en una hora así es un cobarde.” Julitak, idazlana egiteko, lagun bien irudia eta , marrazten ziharduen, eta, bere gustura barik, motz (itsusi) irtetzen zitzaion. Eta borratu eta borratu, borratu beharraren borratu beharraz koadernoa apurtu zuen. Enee! Koadernoa apurtu zuenean, lurrera jausita parau zen Julita, koloreak ere pasatuta, non dagoen ere ez dakiela. Eta maestreak igarri, eta koadernoa eskatu. Eneee! Eta berak koadernoa apurtuta! Eta berak koadernoa erakutsi gura ez! Berak koadernoa erakustea baino edozer gurago! Burua mahai gainean, aurpegia esku bien artean estalita egon zen, hantxe geldi! Irakasleak, barreka, baketan utzi zuen azkenean. “Orduan eroan noan lotsaridxe eta disgustoa, disgustoa izan zan, gero!” dio Julitak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-009-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Doña Mari Carmen Torres maestrearen eskolan zegoen orduan Julita. “Castro” ezizenaz esaten zioten irakasle honi, Castrokoa zelako. Eurek gura zuten gaiari buruz erredakzio bat egiteko eskatu zien, eta Julitak “Los dos amigos” eskolako irakurgaiari buruz egitea pentsatu zuen, hartza (Julitak “otsoa” dio) datorrenean, lagunetako batek arbolara igotea lortu eta bestea, ezinean, arbola azpian arrisku bizian geratzen denekoa kontatzen duena, otsoak edo hartzak, usain-usain egin ostean, arbolapeko lagun hori, hilda dagoelakoan, bakean uzten duenekoa. Ipuinaren amaierako irakatsiko hitzak ederto gogoratzen ditu Julitak : “Hola, amigo. ¿Qué te ha dicho el oso al oído? Me ha dicho que el amigo que le abandona a su amigo en una hora así es un cobarde.” Julitak, idazlana egiteko, lagun bien irudia eta , marrazten ziharduen, eta, bere gustura barik, motz (itsusi) irtetzen zitzaion. Eta borratu eta borratu, borratu beharraren borratu beharraz koadernoa apurtu zuen. Enee! Koadernoa apurtu zuenean, lurrera jausita parau zen Julita, koloreak ere pasatuta, non dagoen ere ez dakiela. Eta maestreak igarri, eta koadernoa eskatu. Eneee! Eta berak koadernoa apurtuta! Eta berak koadernoa erakutsi gura ez! Berak koadernoa erakustea baino edozer gurago! Burua mahai gainean, aurpegia esku bien artean estalita egon zen, hantxe geldi! Irakasleak, barreka, baketan utzi zuen azkenean. “Orduan eroan noan lotsaridxe eta disgustoa, disgustoa izan zan, gero!” dio Julitak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia