Gaztañerre egunean, karakolak eta gaztainak

Gaztañerre eguna Euskal Herrian udazkenean egin ohi den ospakizuna da, bereziki Eibarren eta inguruko herrietan. Ohiko menu tradizionala barraskiloak eta berakatz-zopa izan ohi dira eta, nola ez, gaztaina erreak.

Egitasmoak

'Badiako ikastola txiki kementsu haiek' dokumentalaren aurkezpena, bihar Lezon

Badiako ikastola kementsuak aurkezpena

Badiako ikastola txiki kementsu haiek dokumentala Pasaia Donibanen aurkeztu zuten, urriaren 2an. Orain badiako gainerako barrutietan egingo dituzte emanaldiak: bihar bertan Lezon eta datozen asteetan San Pedron, Antxon eta Trintxerpen. Badihardugu euskara elkarteak Pasaiako eta Lezoko udalen enkarguz prestatu duen ikus-entzunezkoa da eta Pasaia-Lezo Lizeoa ari da emanaldiak antolatzen, 50. urteurrenaren harira.

2026-11-11

Ikastetxeetan hitanoa nola landu erakusteko ikastaroa egin dute, Eibarren

UEU hika irakasleak ikastaroa Eibar

Aurreko larunbat goizean izan zen ikastetxeetan hitanoa nola landu erakusteko ikastaroko bigarren eta azken saioa, ZirHika taldeak UEUrekin elkarlanean antolatua. Urriaren 17an egin zuten lehenengo saioa. Hogeitik gora irakaslek hartu dute parte eta balorazio positiboa egin dute. 

2026-10-26

EHUko ikasleen transkripzioak sareratzen ari gara

ikaslea lanean

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hizkuntzalaritza ikasgaiko ikasleek Ahotsak.eus webguneko hainbat pasarte transkribatu dituzte, Azler Garcia-Palomino irakaslearen gidaritzapean. Ehunka izan dira ikasleek transkribatutako pasarteak eta dagoeneko horietako 93 ikus daitezke sarean. 

2026-10-23

Euskalkien liburutegia

Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea

Nekazaritza hiztegia

nekazaritza_hiztegia.jpg

Hizkuntz Politikako Zuzendaritza

Zer da ahotsak?

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektu honen helburu nagusia.

Euskal Herri osoko ahozko ondarea jaso nahi dugu, Bizkaitik hasi eta Zuberoaraino

Proiektu hau guztiona da. Lagundu ahotsak entzunarazten!

"Jira bueltan" , liburu eta DVDa

Jira bueltan liburua DVD

Betiko 50 kanta eta jolas, liburuxka-DVD batean.

Ingo xonau!

Ingo xonau! logotipoa, Oñati

Oñatin noka berreskuratu eta hitanoa biziberritzeko proiektua

Genero-ikuspegia lantzen

Genero-ikuspegia

Berdintasuna (feminismoa) eta aniztasuna (LGTBI kolektiboa) lantzeko hainbat bide.

Jarraitu ahotsak Twitterren Jarraitu Ahotsak facebookean Jarraitu Ahotsak flickrrean Harpidetu Ahotsak RSS-ra Ikusi Ahotsak Youtuben Harpidetu Ahotsak buletinera
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia