Dohaintzak
Euskal Herriko Ahotsak diruz laguntzerik nahi?
Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa Badihardugu Elkarteak bultzaturiko proiektua da. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, gehienbat diru-laguntzei esker funtzionatzen duguna. Milaka ordu dira lan honetan eman ditugunak, elkarrizketak egiten, material guztia kodifikatzen eta editatzen, bideo-pasarteak sareratzen,...
Zure ekarpenak ere asko lagunduko liguke. Izan ere, laguntzarik txikiena ere garrantzitsua da Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko egiten ari garen lan honetan.
Diruz lagunduta ez bada ere, proiektuan parte hartzeko beste hainbat bide ere badituzu, guretzat are interesgarriagoak. Lagunduiguzu elkarrizketak egiten, transkribatzen, edo ahal duzun moduan eta neurrian. Herritar guztiei irekitako proiektua da Ahotsak. Guretzat plazer bat izango da zuk ere parte hartzea.
Mila esker!