LEGE OHARRA

 

WEBGUNEAREN PRIBATASUN-POLITIKA

Gardentasuna ezinbestekoa da BADIHARDUGU DEBA IBARREKO EUSKERA ALKARTIArentzat (aurrerantzean, BADIHARDUGU Elkartea). Hala, konfiantzazko harremana ezartzen dugu gure proiektuetan parte hartzen duten lekuko, erabiltzaile zein  hornitzailerekin. Datuak babesteko legedian oinarrituta lan egiten dugu; beraz, orri honen helburua  pribatutasun-politikaren berri ematea da, datuak nola bildu eta erabiltzen ditugun jakin dezazun. Pribatutasun-politika honetan BADIHARDUGU Elkartearenak diren datuak erabiltzeko oinarriak ezarri dira. BADIHARDUGU Elkarteak, Eibarko Otaola Hiribideko, 1. zenbakian dauka helbidea. (20600 – Eibar, Gipuzkoa).  Gure erabiltzaileek webgunearen bidez eta borondate osoz eman diguten baimenaz baliatzen gara datu pertsonal hauek kudeatzeko.

Politika hau BADIHARDUGU Elkarteari datuak eman izanez gero bakarrik izango da aplikagarri. BADIHARDUGU Elkartea izango da Datuen Tratamenduaren Arduraduna eta datuak gure webgunean zehar dauden formularioen bitartez jasotzen direla  jakinarazten dizugu.

 

ZER BETETZEKO KONPROMISOA HARTZEN DUGUN

Gure erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzea eta norberaren datuak norberaren baimenarekin bakarrik kudeatzea.

  • Eskatutako zerbitzua emateko behar ditugun datu pertsonalak baino ez dira jasoko. Izartxo batekin (*) seinalatuko dizkizugu ezinbestekoak direnak, (gainerako datuak ez emateak ez du esan nahi kalitate gutxiagoko zerbitzua jasoko duzunik).  Datuok isilpeko era seguruan tratatuko dira eta ez baimendutako sarbidea eta erabilpen okerra  saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditugu gainera.
  • Aldez aurretik baimenik ez badugu lortu, datu pertsonal horiek ez dira erabiliko. Erabiltzekotan, adierazitako helburuekin erabili beharko dira soilik.
  • Hirugarrenekin datu pertsonalik ez da inoiz partekatuko.
  • Datu pertsonalak egoki gordetzea. Jasotako datuak beharrezkoak ez diren momentuan ezabatu egingo ditugu.

 

 NOR DA ZURE DATU PERTSONALEN ARDURADUNA

       Arduraduna: BADIHARDUGU Deba Ibarreko Euskera Alkartia

       IFZ: G20733416

       Helbidea: Otaola hiribidea, 1.  20600 - Eibar (Gipuzkoa)

 

ZER DA DATU PERTSONAL BAT ETA ZER DA DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarri baten informazio guztia da datu pertsonala. Pertsona fisiko bat zuzenean edo zeharka, identifikatzaile baten bidez identifika daiteke, hala nola izena, identifikazio-zenbakia, lokalizazio-datuak edo pertsonaren identitate fisiko, fisiologiko, genetiko, psikiko, ekonomiko, kultural edo sozialari buruzko elementu baten edo batzuen bidez.  

Era berean, datu pertsonalak tratatzeak datu pertsonal batekin edo datu pertsonalen multzo batekin zerikusia duen edozein eragiketa dakar berekin, dela prozesu automatizatuen bidez, hala nola, datuak bildu, tratatu, antolatu, egituratu, gorde, egokitu, aldatu, kontsultatu, erabili, transmititu, zabaldu edo beste edozein sarrera, konpartitu, mugatu, ezabatu edo suntsitzea.

 

KASU BAKOITZEAN,  ZEIN HELBURUREKIN ETA NOLA TRATATZEN DITUGUN ZURE DATU PERTSONALAK

  • Erabiltzaileak informazio eskaera egiten duenean:
    Webguneko formularioaren bitartez, webgunean eskuragarri dauden posta elektronikoa, ohiko posta zerbitzua edo/eta telefono zenbakiaren bitartez erabiltzaileak helarazten dizkigun informazio eskakizuna(k) kudeatzeko erabiliko ditugu.
  • Newsletter-era harpidetza egiteko formularioa betetzean:
    Harpidetza hori kudeatzeko erabiliko dira.
  • Gurekin lan egiteko helburuarekin curriculuma bidaltzean:
    CVen jasotzea egoki kudeatzeko erabiliko dira.
  • Erabiltzaile profilari alta eta sarbidea emateko eskaera bidaltzean:
    Dagokion erabiltzaile kontuarekin eta pasahitzarekin, erabiltzaile profil berriari  alta eta sarbidea emateko kudeaketa.
  • Formulario bidezko iruzkinak bidaltzean:
    Erabiltzaileen iruzkinak egoki erantzuteko erabiliko dira.

 

ZEIN DATU PERTSONAL JASOTZEN DITUGUN

Gure webgunearen bitartez helburu ezberdinetarako, datu pertsonalak jaso ditzakegu:

  • Informazio eskaera erabiltzailearen aldetik:
    Planteatutako kontsultaren ondorioz emandako datuak jasoko ditugu.
  • Newsletter-ari harpidetza:
    Zure posta elektronikoa jasoko dugu.
  • Gurekin lan egiteko helburuarekin curriculuma bidaltzea:
    Zure CVan bildutako informazioa jasoko dugu.
  • Erabiltzaile profilari alta eta sarbidea:
    Erabiltzaile izena eta pasahitza. Era berean, kontua edo profila sortzeko emandako beste edozein datu.
  • Formulario bidezko Iruzkinak
    Iruzkinen bidalketarako formularioan utzitako edozein informazio.

Helburuaren arabera, une bakoitzean behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak baino ez dira eskatuko. Izartxo batekin (*) seinalatuko dira, (gainerako datuak ez emateak ez du esan nahi kalitate gutxiagoko zerbitzua jasoko duzunik).

 

ZEIN DA DATUEN TRATAMENDURAKO OINARRI JURIDIKOA

Datuak babesteko araudiak datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa eskatzen du. Kasu honetan, oinarri juridikoa  zure adostasuna da.

 

ZEIN ESKUBIDE BALIA DITZAKEZU

Erabiltzaile moduan, hurrengo eskubideak balia ditzakezu:

  • Sarrera eskubidea: BADIHARDUGU Elkartearen aldetik zure datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea duzu, eta edozein kasutan zein datu tratatzen ari garen jakiteko eskubidea duzu.
  • Zuzentze eskubidea: BADIHARDUGU Elkartearen aldetik, zure datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea duzu. Zure eskaeran, zuzendu beharreko datu pertsonalak zeintzuk diren adierazi beharko duzu.
  • Aurka egiteko eskubidea: edozein unetan, zure egoera  partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, zure datu pertsonalak interes legitimoan oinarritutako tratamendu baterako erabiltzeari kontra egiteko eskubidea duzu. Zure interes, eskubide eta askatasunen gainetik premiazko bidezko arrazoirik ez den, edo erreklamazioa egiteko edo defendatzeko beharrezkoak ez diren aztertuko litzateke.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: BADIHARDUGU Elkarteari zure datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko eskubidea duzu.
  • Transferitzeko eskubidea: zure datu pertsonalak hirugarren tratamendu arduratsu batera transferitzeko eskatzeko eskubidea duzu. Eskubide hori erabiliko da baldin eta tratamenduaren oinarri juridikoa kontratuaren exekuzioa edo adostasuna bada eta tratamendua baliabide automatizatuen bidez egiten bada.
  • Mugatzeko eskubidea: ondorengo kasuetan zure datu pertsonalen tratamendua etetea eskatzeko eskubidea duzu: datuen zehaztasunari aurka egin eta BADIHARDUGU Elkarteak zehaztasun hori egiaztatzen duen bitartean; aurka egiteko eskubidea erabili eta BADIHARDUGU Elkartearen legezko arrazoiak zure datuen gainetik daudela egiaztatzen den bitartean.

Zure eskubideak erabiltzeko, bidali zure eskaera helbide honetara: Otaola hiribidea, 1.  20600 - EIBAR (Gipuzkoa) edo posta elektronikoaren bitartez, hurrengo helbidera: admin@badihardugu.eus
Halaber, zure eskubideen kudeaketarekin ados ez bazaude, datuak babesteko arloan eskumena duen agintaritzara jo dezakezu. (AEPD).

 

DATUEN SEGURTASUNA ETA BILTEGIRATZEA

Datuak erabiltzeko beharrezkoak diren bitartean bakarrik mantenduko dira, edo titularrak haiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Gainera, neurri teknikoak eta antolamendukoak egokituko dira, baimenik gabeko tratamendua, legez kanpoko tratamendua, datu-galerak, datu-suntsiketa edo ustekabeko kalteak bermatzeko.

 

NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK

Ez da datu pertsonalak parekatzea aurreikusten, legezko betebeharra dagoenean edo zerbitzua behar bezala emateko behar den jakinarazpena dagoenean izan ezik. Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.

 

LEGE-OHARRA – SIZL

Uztailak 11ko 34/2002 Legea, Sozietatearen Informazio Zerbitzuen eta salerosketa elektronikoaren ingurukoa (SIZL-SE), betearazteko helburuarekin, BADIHARDUGU Elkarteak jakinarazten dizu webgune honen titularra dela. Era beran, aipatutako Legearen 10. artikuluak dioena betez, hurrengo informazioa eskuragarri jartzen dugu:

          Web gunearen titularra: BADIHARDUGU Elkartea

          IFZ: G20733416

          Helbidea: Otaola hiribidea, 1. 20600 -  Eibar (Gipuzkoa)

 

ERABILTZAILEAK

Web gune honetan sartzeak edo erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen dizu eta, beraz, hemen jasotako Erabilera Baldintza Orokorrak onartzen dituzu. Erabiltzeko baldintza orokor horiek kasu bakoitzean aplikatzekoak diren Kontratazioko Baldintza Orokorretatik aparte aplikatuko dira.

 

WEBGUNEAREN ERABILERA

Web gune honek hainbat motatako informazioa, zerbitzuak, programak edo datuak eskaintzen ditu (aurrerantzean, “edukiak”). Erabiltzailea da webgunearen erabileraren arduraduna. Erantzukizun hori, kasu bakoitzean, zerbitzu edo eduki jakin batzuetara iristeko behar den erregistrora zabaltzen da.

Erregistro horretan, legezko eta egiazko informazioa emateaz arduratuko da erabiltzailea. Erregistro horren ondorioz, erabiltzaileak pasahitz bat jaso dezake, eta horren erantzukizuna bere gain hartzen du, isilpean eta erantzukizunez erabiltzeko konpromisoa hartuz. Halaber, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du BADIHARDUGU Elkartearen web orria eta haren edukia eta zerbitzuak arduraz erabiltzeko. Debekatutako erabileren artean ondokoak bereiz daitezke:

  1. Fede onaren edo ordena publikoaren kontrako egintza ez-zilegiak egitea.
  2. Eduki arrazista, xenofoboa, pornografiko-ilegala, terrorismoari edo giza eskubideei apologiakoa ematea.
  3. BADIHARDUGU Elkarteari, haren hornitzaileei edo hirugarrenei kalteak edo galerak eragin diezazkiekeen birusak edo bestelako sistemak erabiltzea.
  4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuak erabili edo atzitzea, mezuak aldatuz eta manipulatuz. BADIHARDUGU Elkarteak eskubidea du argitalpen diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, giza eskubideen aurkakoak, segurtasun publikoa edo desegokiak ezabatzeko. Nolanahi ere, BADIHARDUGU Elkartea ez da erabiltzaileek eztabaida-lekuen, txaten edo beste edozein tresnaren bidez ematen dituzten iritzien erantzule izango.

 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgunera sartzen zaren unean, honen erabilera, zure erantzukizupean dagoela jakitun zara. Webgune honetako edukiak bidegabekeria baterako edo ordena publikoaren aurka helburu bezala ez dituzula erabiliko onartzen duzu.
Webgune honetako informazioaren egiletza proiektuan parte hartzen duten guztiena da eta bertan banatzen den eduki guztia cc-by-sa lizentziapean (Aitortu-Partekatu) banatzen da.

 

BERMEEN BAZTERTZEA ETA ERANTZUNKIZUNA

BADIHARDUGU Elkarteak ez du bere gain hartuko webguneak sor ditzakeen kalteen erantzukizuna. Adibidez, edozein birusen edo programa maltzurren eduki-, omisio-, erabilgarritasun- edo transmisio-akats. Hala ere, horiek saihesteko beharrezko neurri guztiak ezarri ditugu.

 

ALDAKETAK

BADIHARDUGU Elkarteak, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, webgunean beharrezko aldaketak egiteko eskubidea du. Besteak beste, ekintza hauek egin ditzake: webean landutako eduki eta zerbitzuen forma edo kokapena aldatu, gehitu, ezabatu edo aldatzea.

 

ESTEKA

Web gunean beste web gune batzuetara sartzeko estekak agertzen badira, BADIHARDUGU Elkarteak ez du horien gaineko kontrolik izango. Halaber, BADIHARDUGU Elkartea ez da web orri horietan agertzen diren edukien erantzule izango, eta ez du bermatuko web orri horietan agertzen diren informazio edo edukien eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliotasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, ez da inolako loturarik, bat-egiterik edo partaidetzarik izanen hirugarren entitate horiekin.

 

BAZTERTZE ESKUBIDEA

BADIHARDUGU Elkarteak beretzat gordetzen du Erabiltzeko Baldintza Orokorra betetzen ez duten hirugarren erabiltzaileek web gunera eta/edo emandako zerbitzuetara sartzea ukatu edo ukatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Hirugarrenek hala eskatzen badute ere aplikatuko da aurrekoa.

 

OROKORTASUNAK

BADIHARDUGU Elkarteak baldintza hauek ez betetzea  eta webgunea behar ez bezala erabiltzea jarraituko du, kasu bakoitzean aplikagarri diren ekintza zibil edo penalak eramanez.

 

BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA

BADIHARDUGU Elkarteak noiznahi alda ditzake hemen azaldutako baldintzak, baldin eta behar bezala argitaratzen badira. Baldintza horien iraupenari dagokionez, baldintza berriak argitaratu arte egongo dira indarrean.

 

APLIKATU BEHARREKO LEGEAK ETA JURISDIKZIOAK

BADIHARDUGU Elkartearen eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainiako araudi aplikagarriaren arabera arautuko da. Halaber, aldeen arteko edozein gatazka arestian aipatutako hiriko epaitegi eta auzitegietan ebatziko da.

 

COOKIE POLITIKA

 

ZER DA COOKIE BAT?

Webgune honek informazioa jaso eta berreskuratzen duten cookie-ak edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Oro har, teknologia horiek hainbat helburutarako erabil daitezke; adibidez, zu erabiltzaile gisa ezagutzeko, zure nabigazio- eta pertsonalizazio-ohiturei buruzko informazioa jasotzeko, etab. Hona hemen teknologia hauen helburu zehatza:

 

NORK ERABILIKO DU COOKIE-K JASOTAKO INFORMAZIOA?

Jasotako datu pertsonalak BADIHARDUGU Elkarteak erabiliko ditu, G20733416 IFK zenbakiarekin Otaola hiribidea, 1. 20600 - EIBAR (Gipuzkoa) helbidean erroldatua dagoenak.

 

ZEINTZUK DIRA COOKIE MOTA EZBERDINAK?

Cookie-n ezaugarrien arabera, ondorengo sailkapena egin daiteke:

   1.- Kudeatzailearen arabera:

  • Cookie propioak: Guk kudeatzen ditugun cookie-ak dira, eta haien helburua web gunearen funtzionamendurik hoberena  eskaintzea da.
  • Hirugarrenen Cookie-ak: Cookie-n bidez jasotako datuak beste erakunde batek kudeatzen eta   erabiltzen ditu.

   2.- Iraupenaren arabera:

  • Saiorako cookie-ak: erabiltzailea webgunean dagoen bitartean bakarrik bildu eta gordetzen dituzte datuak.
  • Cookie iraunkorrak: datuak gordeta jarraitzen dute nahiz eta erabiltzailea webgunetik atera. Zehaztutako epean, datuak tratatzen jarrai dezakete.  Epe hori  minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.

   3.- Helburuaren arabera:

  • Cookie teknikoak: Erabiltzaileei web, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko aukera ematen die, bai eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko ere, hala nola trafikoaren kontrola eta datuen komunikazioa, saioaren identifikazioa, sarbide mugatuko ataletarako sarbidea, eskaera osatzen duten elementuen oroitzapena, produktu edo zerbitzu bat erosteko prozesua, jardunaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera, nabigazioko segurtasun-elementuen erabilera, edukien edo bideoen hedapena.
  • Pertsonalizatzeko cookie-ak: Erabiltzailea zerbitzura sartzeko aukera ematen dute, aurrez definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokorrekin, hala nola hizkuntza, zerbitzua erabiltzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.
  • Analisirako cookie-ak: Erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dute. Cookie hauen bidez jasotako informazioa nabigazio-profilak eta nabigazio-neurriak sortzeko erabiltzen da. Egindako analisiaren arabera, webgunean eskaintzen diren zerbitzuak hobetzea da helburua.
  • Iragarki cookie-ak: Webguneko publizitate-espazioak eraginkortasunez kudeatzeko aukera ematen dute. Horretarako, argitaratutako edukia edo iragarkiak zenbat aldiz erakusten diren hartuko da kontuan.
  • Publizitate-cookie-ak, erabiltzailearen portaeraren arabera: Publizitate-espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, nabigazio-ohituren jarraipenetik abiatuta. Horri esker, sortutako berariazko profil baten arabera, iragarki pertsonalizatuak bistara daitezke.

 

ZEIN COOKIE MOTA ERABILTZEN DITU WEBGUNE HONEK?

Espainiako Datuen Babeserako Agentziaren ildo nagusiei jarraiki, ondoren gune honek erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak zerrendatuko ditugu

  • csrftoken (cookie teknikoa) Cookie-aren iraungitze-epea, Instalatu edo eguneratu eta urtebetekoa da. Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko konexio segurua pasahitz zifratu seguru baten bidez ezartzeko erabiltzen da.
  • is_unique (analisi eta neurketarako cookie-a): Cookiea-ren iraungitze-data 2 urtekoa da.   Bisita-kopurua eta luzera arakatzeko eta itzulerako bisiten segimendua egiteko erabiltzen da. statcounter.com-en politika
  • __utmt (cookie teknikoa) 10 minutuko iraungitze-epea du. Eskaera-tasa azkartzeko erabilia.
  • __utmc (analisi eta neurketarako cookie-a) Nabigatzailearen saioaren amaierara bitartean gordetzen dira.  Erabiltzailea saio edo bisita berri batean ote dagoen zehazteko balio du.
  • __utmb (analisi eta neurketarako cookie-a) 30 minutuko iraungitze-epea du. Saio edo bisita berria  ote den zehazteko erabiltzen da. Google Analytics-en politika
  • __utmz (analisi eta neurketarako cookie-a) 6 hilabeteko iraungitze-epea. Erabiltzailea web gunera nola iritsi den azaltzen duen trafiko-iturria biltegiratzen du. Google Analytics-en politika
  • __utma (analisi eta neurketarako cookie-a):  Erabiltzaileak eta saioak bereizteko erabiltzen da. Google Analytics-en politika
  • _ga (analisi eta neurketarako cookie-a): Cookie-aren iraungitze-data 2 urtekoa da.   Web-orrian zenbat lagun sartu den jakiteko erabiltzen dira. Google Analytics-en politika

 

HIRUGARREN HERRIALDETARA DATU TRANSFERENTZIAK EGITEN DIRA?

Cookie Politika honetan azaldutako hirugarrenek egiten dituzten nazioarteko transferentzien inguruan informazio gehiago jaso dezakezu haien Cookie Politika aztertuz.

 

NOLA BLOKEATU ETA DESGAITU COOKIE-AK?

Ordenagailuan instalatutako cookie-ak edozein unetan ezaba edo blokea ditzakezu, zure nabigatzailearen aukerak konfiguratuta. Cookie-ak ezabatzeak edo desaktibatzeak web guneko funtzionalitate batzuk behar bezala ez funtzionatzea ekar dezake, eta, beraz, erabiltzaile gisa izango duzun esperientzia hain egokia ez izatea gerta daiteke.
Zure ordenagailuan instalatutako cookie-ak baimendu, ezabatu edo blokea ditzakezu, nabigatzailearen aukerak konfiguratuta. Cookie-ak konfiguratzeko informazio gehigarria esteka hauetan dago:

 

ZEIN ESKUBIDE ERABIL DAITEZKE DATU PERTSONALEN GAINEAN?

  • Sarbide eskubidea: zure datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea duzu, eta edozein kasutan, zein datu tratatzen ari garen.
  • Zuzentze eskubidea: zure datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea duzu. Zure eskabidean zuzendu beharreko datu pertsonalak adierazi beharko dituzu.
  • Aurka egiteko eskubidea: edozein unetan, zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datu pertsonalak interes legitimoan oinarritutako tratamendu baterako erabiltzeari kontra egiteko. Zure interes, eskubide eta askatasunen gainetik premiazko bidezko arrazoirik ez badugu, edo erreklamazioa egiteko edo defendatzeko beharrezkoak badira.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu.
  • Transferentzia-eskubidea: zure datu pertsonalak datu-prozesatzeaz arduratzen den hirugarren bati transferitzeko eskatzeko eskubidea duzu. Eskubide hori erabiliko da baldin eta tratamenduaren oinarri juridikoa kontratuaren exekuzioa edo adostasuna bada eta tratamendua baliabide automatizatuen bidez egiten bada.
  • Mugatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalen tratamendua eteteko eskatzeko eskubidea duzu: datuak zehazteari aurka egiten diozunean, elkarteak egiaztatzen duen bitartean; aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzunean, elkartearen arrazoi legitimoak zureak baino handiagoak direla egiaztatzen den bitartean.

Edozein unetan, idatzi baten bidez, azaldutako eskubideak erabil ditzakezu. Gogoratu zure nortasuna frogatu beharko duzula. Eskaera elkartera igorri beharko duzu:  BADIHARDUGU Elkartea, Otaola Hiribidea,  1.  20600 - EIBAR (Gipuzkoa) //  admin@badihardugu.eus
Halaber, zure eskubideen kudeaketarekin ados ez bazaude, datuak babesteko arloan eskumena duen agintaritzara jo dezakezu. (AEPD).

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia