Ahotsak.eus-eko APIa
Sarrera
Ahotsak.eus-eko eduki guztia API bidez (Application Programming Interface - aplikazioak programatzeko interfazea) eskaintzen du ahotsak.eus elkarteak, doan eta erabiltzeko modu errazean.
API giltza
APIa erabili ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea eta API giltza bat eskatzea. Zure datu minimo batzuk besterik ez ditugu jasoko.
Eskaerak egiteko modua
Datuak eskuratzeko, www.ahotsak.eus/api helbidera egin beharko duzu eskaera, beharrezko parametroak ipinita. Onartutako eskaera eta parametroen berri izateko, irakurri dokumentazioa
Bestelako eskaeraren bat izango bazenu, jarri gurekin harremanetan eta saiatuko gara zure eskaerari erantzuten.
Datu formatuak
Momentuz, json eta xml formatuetan ematen da informazioa. Formatua zehazteko:
- ?format=json: json formatuan datuak jasotzeko (defektuzko balioa)
- ?format=xml: xml formatuan datuak jasotzeko
- ?format=json&callback=zure_metodoa: json formatuan datuak jasotzeko baina aurretik zuere jscript metodoaren izena pasata
Widget-a
Zertarako behar/nahi dituzu ahotsak.eus-eko datuak? Auskalo, zeuk jakingo duzu. Baina, adibide modura, tori.
- Herri bateko hizlari guztien informazioa txertatzeko HTML kode zati bat kopiatuta soilik
- Informazioa beste eraren batera antolatzeko beste webguneren batean
- Barne azterketa bat egiteko
- ...
Erabiliz gero, eskertuko dizugu APIari eman diozuen erabilpenaren berri emango bazenigu. Kontatu apur bat zure esperientzia.
Dokumentazioa
APIaren dokumentazio tekniko guztia, kontsulta dezakezu horretarako prestaturiko dokumentazioaren orrian.