Gabiria (Gipuzkoa)

Behiaren esnea eta astoaren egarria

Behiaren esnea eta astoaren egarria <p>Behi berria ekartzean, 8 egun aparte egon behar izaten zuen. Corpus egun batean, ama eta anai-arrebak etxean zeudela, behiaren lanak egitera bidali zuten Nikolas; jetzi zuen esne guztia, baina, astoak edan zuen ezkutuan.</p>
Txertatu bideoa:

Tamaina:
480 x 360
640 x 480
960 x 720


Behi berria ekartzean, 8 egun aparte egon behar izaten zuen. Corpus egun batean, ama eta anai-arrebak etxean zeudela, behiaren lanak egitera bidali zuten Nikolas; jetzi zuen esne guztia, baina, astoak edan zuen ezkutuan.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
Data: 2010(e)ko irailaren 11a
Iraupena: 0:03:11
Erref: GAB-006/015
Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
Gaia(k):

Transkripzioa

Ta behi berrie ekarritakon, beti bildurre izaten zan, ba harekin gaitzen bat ekarri igoal eitten zendun. Berrie ekarri behar zendun noabait junda, tratantek esaten ziten, ibiltzen zien saltzen, ta haikin tratue ein ta behie ekarri ta, hola. Behintzat, behi bat nere anaiek ekarri zon berrie, akordatzen naiz gaiñea nun. Ordun, behi hue aparte, zortzi bat egunen eo aparte euki behar zendun. Ta ukuillue han zeon, baiño behi hori, aparteko behi hori, hemen eoten zan. Corpus eun bat zan, akordatzen naiz, ez dakit ze urte izango zan, ordun Corpus eune jai haundie izaten zan, bueno!; ez zan lanik eitten, ta meza nausia jun ta eliza jun ta holakok. Behintzat egun hortan genden etxen ama, arreba —klaro, danak soltero—, arreba, ama ta nere arreba eta hiru anaie egun hortan etxen. Anaie zarrenak esan zian goizen, “hi, hik eintzek etxeordeko esto… —behi bakarra hemen eoten zan—, hik eitzak harren lanak. Jatxi zak, janak eman, ta... —azpik esaten zioen eittea, etzateko ta, garoa ta ipini ta, garbittu ta…— ipinitzek hari danak. Guk eingo zittuau hemen ikulluko lanak, beste anaiek eta biok”, eta “bale, ondo!”. Etorri naiz ni honea, hortxe, hor frigorifikoa daoneko inguru hortan o hor eongo zan behi hori. Ekarri baldea, ta jatxi non. Esne asko ez zon eukiko baiño, bazeuken esnea. Eta, nere ama zanak, Corpus egune nola zan, ba postren bat eo ein nahi zon esne harekin, egun hartan. Balden esnea, jatxi, ta utzi det hor, eskiñan, janak eman behiei ta, gero eamango nola sukaldea; janak eman, behiei bere etzateko ohia… bai, azpik ein, jarri ta, “bo, ein zittuat”. Jun naiz esnea hartzea, esnen tantonik ez. Milagroa hori da e! Esnen tantonik ez. Astoa eon aldamenen han, kateittik lotuta baiño, hure allau eitten hautza! Dana ean! Ean! Ean! Astok esnea ean? Nik ez nekin orduarte. Tanton bat utzi be. Eta hotsik’e bate etaa be ean zon harek. Dan-dana ean zian.
-Earki gerau zan hue!
-Jun naiz sukaldea. Eneee! Amak eta arrebak: “Hi, hi inuxente bat besteik ez haiz! Hori nola ein leikek? Nola ein leikek?”. Bi anaiek, haak parre eitten zien. “Ze eingo ba? Hak ean baldin badio?”. Astok ean zian esnek. Baiño astok esnea ean? Ikusi be ez non siñistuko. Ezta arrastoik’e, hotsik etaa be. Ikeragarri gustatzen zaio.

Egilea(k): Aimar Maiz



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia