Nikolas Alustiza Gabiria
Gabiria (Gipuzkoa) (1925-2018)
Biografia
1925ean jaio zen Oñatibiaundi baserrian, Gabirian. Gurasoak gabiriarrak zituen: aita Oñatibiaundikoa eta ama Bekoetxekoa. Eskolan Gabirian ibili zen Albizturko gizon bat maisu zutela. 16 urterekin arotz lanbidea ikastera joan zen Ordiziako "Muebles Ordizia"ra; gero Pedro Esnaolarenean eta Urretxuko zerra batean aritu zen lanean. Zumarragan anaiarekin batera tailerra izan zuen. Gabiriako Pasiotarren etxean zegoen Edersol lantegian ere lan egin zuen mosaikoak egiten. 1976an Gabiriako ostatua hartu zuten. Antzerkigintza betidanik atsegin izan du eta Gabiriako taldean ibilia da. Donostiako Lorentzo Salaberria apaizaren gidaritzapean aritu ziren herrian eta herritik kanpo antzezlanak taularatzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAB-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute