Gabiria (Gipuzkoa)

Bizimoduaren aldaketa

Bizimoduaren aldaketa <p>Bizimodu gogorra izan arren, gustura bizi ziren, besterik zegoela pentsatu ere ez baitzuten egiten. Autoa erabiliko zuenik ez luke sinetsiko Nikolasek garai hartan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-061 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizimodu gogorra izan arren, gustura bizi ziren, besterik zegoela pentsatu ere ez baitzuten egiten. Autoa erabiliko zuenik ez luke sinetsiko Nikolasek garai hartan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bizimodu gogorra ordukoa.
-Bai, bai, bai. Pasa zien. Bueno, hala’re gustoa ibiltzen giñen, e!
-Errazago konformatuu, gutxiagokin.
-Besteik zanik pentsatu’re ez gendun eitten. Hala zalakon.
-Ez zenduen pentsauko gaurko bizimodue izango zanik, garai hartan.
-Nola pentsatuko non ba? Bizikletaik’e ez genduken ta! Bizikletea bai, ia bagendun bizikletea, baiño gerotxo, gerotxo hura’re. Nola pentsatu nik ordun… ni kotxekin ibilli behar nola neonek, hemen, esan bazizuen, “ixilik eon hai!”. Ta kotxekin zenbat beaje ein dittuan nik. Ostatun gendela’re… Lehen esan dizuan Luzio Gabiria andrekin, ta neu andrekin, hamazazpi-hemezortzi egun hor pasau giñutzen, hemendio zeara jun, Malagaa jun, Malagan han ezaun bat genduken, hemengoa. Han, Malagati Granada hortik buelta guztie einda. Neuk ebali non kotxea. Pentsaizu! Ta gero pentsatzen jartzen naiz ta, “ni nola ibilli nittuan han hola?”. Gaur ia, ez. Gaur ia ez det balio. Hemen ibiltzeko bai, hemen ibiltzen naiz; Beasaiña, Ordizia, Leazpia… hola, kotxekin ibiltzeko. Baiño nei garai hartan esan balie hori, “ixilik eon hai, tontokerik esaten ai haiz ta!” esango nion. Egie da, egie da ta. Nola sinistuko dezu ba, ze kanbiok ein dittun? Bueno!

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia