Gabiria (Gipuzkoa)

Beste bizitzakoei "etxekoanekoa"; gertueneko baserriari "aldekoa"

Beste bizitzakoei "etxekoanekoa"; gertueneko baserriari "aldekoa" Bere burua aurkezten du: izena, non eta noiz jaio zen, baserriaren izena... "Aldekoa", "auzokoa", "etxekoa" hitzei buruz hitz egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere burua aurkezten du: izena, non eta noiz jaio zen, baserriaren izena... "Aldekoa", "auzokoa", "etxekoa" hitzei buruz hitz egiten du.

Transkripzioa

-Beno, hasteko esan behar dizkidazu zure izena eta abizenak.
-Nikolas Alustiza Gabiria.
-Eta, noiz jaio ziñen, Nikolas?
-Milla beatzirehun eta hogeita bosteko iraillaren hogeta hirun.
-Non jaio ziñen, Nikolas?
-Hementxe, Oñatibin. Esaten due hemen jaio nitzela, oain, ni ez nitzen gogoratu jaio nitzenen egunen baiño… hemen, hemen, hemen. Palazio hontan.
-Oñatibi Haundi?
-Oñatibi Haundi, bai.
-Hemen bizitza bat baiño gehiago ziren?
-Bai, bi bizitzakoa da. Beste aldetik dauke, hemen, Pavimentos Arrondo. Pavimentos Arrondo’re hemen jaiotakok die horik, oain hor kamiñon ondon daukate etxe berri haundi hori eginda, han bizi die, baiño beste aldeko bizitzea horiña zan. Hemen jaiotakok die horik’e.
-Ta beste bizitzak zer izen du, Oñatibi Txiki?
-Hau da Oñatibi Haundi, e. Bizitza bat hemengoa, ta beste aldetik beste aldea, bi bizitza. Ta Oñatibi Txiki dau beste baserrie hortxe, ezkerren. Hori Oñatibi Txiki da. Guk beti horri, etxeik gertunenekoa nola dan, beti deittu izandu diu “aldekoa”, “aldekoa”. Aldekok esan nahi do bertan daola. Baiño, gaur ez deu geuk ebaltzen hitz hori e! Goorra da, e! Galtzen dijoakiu. Eta penagarrie da. Aldekoa. Eta beste bizitzakoi, Arrondonekoi, “etxekoane”, “etxekoanekok”, “etxekoanekok”. Hori zan, beti hitz horik erabili dittuu. Ta gero, ba, izaten da ingurue, auzoa, auzotarrak, auzokok, gertueneko etxek izaten die ba, “auzoa”, horri “auzoa” esaten zaio. Oaiñ’e auzoa asko ebaltzen da, “etxekoane” gutxi ibiltzen da, ta “aldekoa” re gutxi.
-Igoal “aldekoa” gutxiago “etxekoenekoa” baiño.
-Gutxigo, “aldekoa”. “Etxekoanekoa”, akordatuko zea, gehiagok esango zizuen.
-Nik ere hala ibiltzen det eta.
-Zuk’e ebaltzen dezu hori. Bai? Etxekoane. Baiño hori, aldekoa. Etxekoanekoa, lehendabiziko gertuneko etxea, bizitza. Ta hurrengo etxea, guretzako gertunekoa, hori, Oñatibi Txiki, aldekoa.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia