Ondarroa (Bizkaia)

Anaia eta senarra itsasoan hilak; sarritan umeekin bakarrik

Anaia eta senarra itsasoan hilak; sarritan umeekin bakarrik Anaia itsasoan galdu zen. Senarra ere hilda ekarri zuten itsasotik, eta bi osaba ere itsasoan hil omen ziren. 3.140 pezetako pentsioarekin gelditu zen. Lau seme-alaba izan zituen, baina bat meningitisarekin hil zitzaion, gizona itsasoan zela. Laugarren umeak 18 hilabete zituela hil zitzaion senarra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaia itsasoan galdu zen. Senarra ere hilda ekarri zuten itsasotik, eta bi osaba ere itsasoan hil omen ziren. 3.140 pezetako pentsioarekin gelditu zen. Lau seme-alaba izan zituen, baina bat meningitisarekin hil zitzaion, gizona itsasoan zela. Laugarren umeak 18 hilabete zituela hil zitzaion senarra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hain gazterik alargundute, esan dozu zure nebi be itsosoan itto.
- Anaixi galdu zan, bai.
- Galdu?
- Bai, gorputzik ez zan agertu.
- Zure gixona be handik hildde ekarri.
- Bai. Ta gure amai, amai be, bi anaixe itxosun itto gakozen.
- Ta ze laguntza edo ze alarguntasun edo…
- Ba ni geratu nitxan hiru mille eta... hiru mille eta ehun ta berrogei pesetaaz geratu nitxan, ta hiru ume, ze bat ordurako hildde neukan, ze hamar hillabeteaz hil gaztan ume bat. Nahi dozu /naizu/ erakusti nazimentuku?
-Ez.
- Bueno, igual dotsa. Nik eduki neban… Ezkondu nitxan berrogeta hamabostin, berrogeta hamaseixan alabi, berrogeta hamazazpixan gixona jun zan Dakarrea bajurako txalupetan. Frakaso bat ixan zan, baiñe jun zin zeoze nahaixan Dakarrea. Ta gixona Dakarren dala jaixo gaztan bigarren umi. Neski, zaharra zan neski, hamazortzi hillabete dakarrela, urte eta erdi dakarrela, bigarrena euki neban ta aitte Dakarren. Ta gero gixona Dakarretik etorritte, Ondarrun bajuran itxosun dabillela, etorri zan epidemixa bat meningitisena edo, eta umi ein zan hamar hillabeteaz hil. Aitte itxosun dala hil zan ha be, o sea, jaixo eta hil ein zan umi hamar hillabeteku, aitte itxosun dala.Ta gero euki neban beste semi, on berrogeta hamabi urte dakarrena, eta gerokun bestik ontxe eingo dittu /eingotxu/ berrogeta bederatzi urte Pilarika egunin, aitte hil zanin hamazortzi hillabete eukazen. Berrrogeta zortzi urte aitte hil zala ontxe, ta berrogeta bederatzi eingo dittu /eingotxu/ mutillak oktubrin. Asi es ke holantxik euki neban lau ume. Baiñe esan dotsuten /esatzuten/ modun ez neukan laguntasunik.
- Segurorik eta?
- Bai, seguru bai. Seguru medikune bai.
- Bai, baiña oin biharrien hil ezkero gixona, ba alargunek zeozer hartuten deu.
- Ez, lehena ez eguan holakorik, lehena ez.


Elisabet Santiso Aranbarri

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia