Lea-ArtiBAI EUSKARARI Elkarteak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2009an martxan jarritako proiektua dugu honakoa. Lea-Artibaiko ahozko ondarea du helburu proiektu honek. 2009an egin ziren lehendabiziko grabazioak eta 2010ean bi elkarteek sinatutako hitzarmenari esker martxan darrai egitasmoak. Dagoeneko ikusgai daude Aulestiko, Markina-Xemeingo, Etxebarriko, Berriatuako eta Lekeitioko hainbat lekukoren testigantzak.