Hermenegildo Zuazo Kareaga

Aulesti (Bizkaia) (1910-2016)

Biografia

1910. urtean jaio zen Beheko kalean zegoen Iturrioz baserrian, "Kaparrena" izenez ezaguna (gaur egun desagertua). Ama bertakoa zuen eta aita Gerrikaitzekoa. Bere familia eraikuntza lanetan ibilitakoa zen: aita kontratista, osaba arkitekto ezaguna (Secundino Zuazo) eta Herme bera arotza. 4 urterekin elizako abesbatzean hasi zen eta bertan ibili zen 17 urtera arte. 15 urterekin joan zen Aulestitik Bilbora eta Erriberako merkatua izan zen bere lehenengo lantokia. 1934. urtean Irala kalean jarri zuen tailerra, baina gerran errekisatu egin zioten. Gerra sasoian, gudari talde bateko buru izan zen eta burdinazko gerrikoaren inguruan babeslekuak egiten ibili ziren; Elgetan ere komandantziako buru izan zen. Laredon eta Miranda de Ebroko kartzelan egon zen, eta, gero, Canfran (Huesca) inguruko Col de Ladroneseko karabineroen kuartelean sukaldari eta "Batallón 23 de gudaris" langile-batailoian. Gerora, Somera kalean galtzak egiten eta saltzen ibili zen. 100 urtera heltzeko sekretua inguruan dauden lagunengan dagoela dio, ondo lagunduta eta ondo zainduta egotea.

Zintak

KodeaDataProiektua
AUL-014 2010 Lea-Artibaiko ahotsak
AUL-015 2010 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia