Alejandra Zaldunbide Mallabia

Aulesti (Bizkaia) (1910-2013)

Biografia

1910ean jaio zen Aulestiko Angizerrotan. Bere gurasoak ere aulestiarrak ziren, errotariak eta okinak. Hamar neba-arrebatatik hirugarrena da bera. Gerra aurretik joan zen Bilbora bizitzera, bere ahizpa nagusiak Somera kalean taberna bat zabaldu zuen-eta. Negurin ere neskame ibilitakoa da. Gerrak irten zuenean, Bilbotik Aulestiraino oinez etorri ziren. Bere amak inguruko herrietarako autobus-zerbitzua jarri zuen martxan. Zorrotzako Alejandro Zuluetarekin ezkondu zen, eta 98 urtera arte Bilbon bizi izan zen, bere familiarengana Arrasatera joan arte. Errota munduko eta bizimodu horretako zirrikitu guztiak oso ondo ezagutzen eta gogoratzen zituen. Bere biloba Ekaitz Zuluetak ere parte hartu zuen elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
AUL-009 2010 Lea-Artibaiko ahotsak
AUL-016 2011 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia