Ricardo Mugartegi Aulestiarte

Berriatua (Bizkaia) (1927-2010)

Biografia

Xemeingo (gaur egun Markina-Xemein) Urberuaga auzoko Ateun Beko baserrian jaio zen 1927an. Aita bertakoa zuen eta ama Markinako Txatxangoa. Beraien etxea udaletxez Markina-Xemein da, baina elizaz Berriatua. Umetan 14 urtera arte auzoko eskolan ibili zen; gerrak iraun zuen bitartean, urte betez ez zuten eskolatik izan. 22 urtegaz ezkondu eta gero, Berriatura joan zen bizitzera. Baserriko lanetan eta tailerrean aritu izan zen beharrean. 30 urtez zerrategian aritu zen; azken 18ak kamioi-gidari legez. 1989ko abenduan izan ziren sute ikaragarrien ondorioz, jaiotetxea eta inguruko lurrak eta basoak erre zitzaizkien, ezinezkoa izan zen ezer salbatzea minutu gutxitan kiskali baitzen etxea. Bere anaiarekin batera egin zitzaizkion elkarrizketak.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRT-008 2010 Lea-Artibaiko ahotsak
BRT-009 2010 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxea fronte erdian
2 Ez biderik, ez argirik, ez urik....
3 Hurbileko emaztea
4 Errepublika garaiko eskola
5 Abadeari errespetua
6 Ikasi gutxik egiten zuten, aukerarik ez
7 Karburoa eta farola
8 Maisu-maistrak auzoan bizi ziren
9 Jatorduetako errezoa
10 Mezara nahi eta nahi ez
11 Eraztuna zigor bezala Bideoaren ikonoa
12 Solfeo eta akademia beharrik ez
13 Medikuak eta abadeak etxera
14 Erromeriak; neska-laguntzen
15 Dantza egiteko gizonezkoek ordaindu behar
16 Neskatan
17 Musuak eta zirriak
18 Konfesioak; penitentziak
19 Ezkondu osteko konfesioak
20 Frontoia bedeinkatzeari ukatu
21 Errepublikan gotzainari ezetza
22 Mezak, sermoiak eta janzkera
23 Dirua elizara botatzeko baino ez
24 Errazionamendua, kupoa entregatzea, errotak itxita, estraperloa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia