Ondarroa (Bizkaia)

Amak eta ahizpak eman zieten bularra ama gabe geratu ziren bikiei

Amak eta ahizpak eman zieten bularra ama gabe geratu ziren bikiei Hamahiru anai-arreba ziren, baina berak hamaika ezagutu zituen. Lehen seme-alaba asko izan arren, denak etxe batean konpontzen ziren. Gero, asko kanpora ere joaten ziren. Bere bi ahizpa Bergarara joan ziren neskame, Etxenagusia jatetxera. Anaia nagusiari emaztea hil zitzaion bikiak utzita. Biki haietako bati bere amak eman zion bularra eta besteari ahizpak. Bere ahizpa eta iloba adin berekoak ziren eta horregatik "ixiko" gaitzizenarekin ezagutzen da Ondarroan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hamahiru anai-arreba ziren, baina berak hamaika ezagutu zituen. Lehen seme-alaba asko izan arren, denak etxe batean konpontzen ziren. Gero, asko kanpora ere joaten ziren. Bere bi ahizpa Bergarara joan ziren neskame, Etxenagusia jatetxera. Anaia nagusiari emaztea hil zitzaion bikiak utzita. Biki haietako bati bere amak eman zion bularra eta besteari ahizpak. Bere ahizpa eta iloba adin berekoak ziren eta horregatik "ixiko" gaitzizenarekin ezagutzen da Ondarroan.

Transkripzioa

- Bueno, ta esan dozu hamahiru seme-alaba izan ziñiela?
- Ba, nik neuk, geuaz bixitzen ezautu ixan dittuaz hamaike, baiñe kontuixu aurretik hilde edo, baiñe ixan ga hamahiru.
- Ta zelako etxi zan ba?
- Gu bixi, bixi ixan ga, gu bixi ixan ga, zortzi neska ta hiru mutil, neure akordoz, bai.
- Baiñe zelako etxi zan?
- Tokirik eza ontxe da. Etxitan tokirik ontxe ez da. Lehena zein hamar ixan, zein hogei ixan, danak etxe baten konpontzen zin. On da “sala de estar” ta komedora ta lehena horrek ez zin existiuten. Gu bixi giñan guardilla baten. Bueno, ni adibidez tiaz eon ixan na. Gero pasaten zana da, lehena danak, han etxe baten, danak fabrika ta hara ta hona ta, baiñe krixara be asko juten zin. Gure bi aizta Bergara jun zin, horretxeatxik rekalka daosut /rekalkatsut/ Bergaraku zazen. Gure bi aizta Bergara jun zin krixara, Etxenagusia ixeneko restaurante batea ta bixak hantxe ezkondu zin, hangoxe gixonakin. Eta gerokun beste anaixa zaharra be, harek nire anaixa zaharrak ezkondu zan ta andri hil gakon, hogeita lau urteko andri, ta andri hil gakon partun bikixak lagata, ta haren bikixai nire amak batei emon otsan /emotsan/ bularra ta nire aiztik bestiai. Ta nire aizta gaztenai Ondarrun "Euskadi" baik ezautzen dabe "Ixiko"az, ze berak zazpi hillabete dakarrela euki eban loba bat ahiztine. Ta gerokun, berak hamalau hillabete dakarrela, euki zittuzen anaixik bikixak ta ama ein zan hil. Ta nire amak eukanetik ha "Ixiko" ixeneku bularrin, ze lehena urte biaz ta hiruaz ta titixe emoten otsen /emotetsen/, ba etxea jun zin ta horretxeatxik eskolan sasoi batekuk: “Zein da ixiko ta zein da lobi? Zein da ixiko ta zein da lobi?”. Zu Ondarrure etorten baza ta "Ixiko" esaten bazu, "Ixiko", "Ixiko Euskadi" neure ahizti da. Ulertzen dozu /ulertzezu/ zeaittik?
- Bai, bai.
- Edade bateko lobak geunkalako. Ta, esaten dotsut /esatetsut/, harek bixak Bergara ezkondu zin. Ta beste anaixi itto zana be ezkondu zanin, hareaz ba jun zan da ezkontzen zinak hara edo hona edo ahal dan tokire. Beste anaixi be ezkondu zanin, berak beste etxe batea jun zan. Baiñe umetaz danak hantxe, danak.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia