Ondarroa (Bizkaia)

Nortasun agiria egiterakoan Flora jarri zioten

Nortasun agiria egiterakoan Flora jarri zioten Elizan eta epaitegian Lorea omen du izena, baina nortasun agiria egiterakoan, "que eso no suena a cristiano" esan zioten eta Flora ipini zioten. Gerora aukera izan zuen berriz Lorea jartzeko nortasun agirian, baina burokraziaren funtzionamenduak beldurturik bere horretan utzi zuen. Ondarroan Lorea "Euskadi" esaten diote denek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elizan eta epaitegian Lorea omen du izena, baina nortasun agiria egiterakoan, "que eso no suena a cristiano" esan zioten eta Flora ipini zioten. Gerora aukera izan zuen berriz Lorea jartzeko nortasun agirian, baina burokraziaren funtzionamenduak beldurturik bere horretan utzi zuen. Ondarroan Lorea "Euskadi" esaten diote denek.

Transkripzioa

Ta hamaike urteaz jun nitxan “niñera”, txalupi euken ta. Gerokun, karneta eitteko ailla nitxanin, ba Lorea ixena. Ta ni ontxe be botuk botateko ta etorten gazta ixena Lorea, ze nik elixan ta juzgaun te danin dakat Lorea. Baiñe karneta ein bir nebanin, etorri zan baten bat ta esan ostan /esastan/ “que eso no suena ni a cristiano” ta ipini ostan /ipinistan/ Flora ta on dakat karnetin Flora. On dala urte batzuk etorri zan aukeri Floratik Lorea ipintxeko, baiñe esan dotsuten /esatsuten/ modun, ontxe datorren hilin hogeita bostin di berrogeita zortzi urte alargundu nitxala, ta nik hori aukerioi etorri zanin, ba ya Floraz neukan neure “Seguridad Socialak”, “seguro de enfermedad”iok eta neure pentsiñoi, neure hilleku ta danak neukazen ba Floraz. Ta esan neban: "On burokrazixe dala, Flora borra eingo doste /engoste/, baiñe Lorea ipiniko doste /ipinikoste/ altan?" Bildurrak erainde esan neban: “Beatu, Ondarrun Lorea Euskadi naz, bai? Ta karnetin dakat Flora”.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia