Markina-Xemein (Bizkaia)

Mezak, latinez; meza-liburuak

Mezak, latinez; meza-liburuak <p>Markinan mezak latinez izaten ziren lehen. Ez zuten ezer ulertzen; meza-liburuekin jarraitzen zuten. Andrazkoek eramaten zituzten liburuak. Mezara, dotoreago, baina denak antzera. Konformidadea. Beti goizez, meza. Baraurik komulgatzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Markinan mezak latinez izaten ziren lehen. Ez zuten ezer ulertzen; meza-liburuekin jarraitzen zuten. Andrazkoek eramaten zituzten liburuak. Mezara, dotoreago, baina denak antzera. Konformidadea. Beti goizez, meza. Baraurik komulgatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lehen mezak zelakoak izeten zien, zelan-edo?
- Lehena, latin. Mezi lehena-lehena, latin zan. Latiñin. Ez genkixen ze esaten eben, ze latin ez gengixen ta. Baiña liburuk eoten zin, meza-liburuek. Ta handixeik oraziñoiek-eta hantxe eukitzen zittun liburuek. Liburuk zaintzen eban mezi zelan joien: ze, non, zoiezan ta noz dan kredu, ta noz dan hau ta liburuk eukitten eban. Ta andrazkuk eruten eben liburu. Orain, gizonezkuk, ez eben liburuik eruten. Gizonezkuk, ez.
- Ta lehen esan dozu mezetara dotore janzten ziñela, mezatarako.
- Mezarako, dotore-edo hobetutxua, asteuneku barik, hoixe. Bat bazeunken, ba bera, hoixe.
- Garbixe ta arropa garbixe.
- Bai, bai, hoixe. Eta danak antzera, danak antzera bizi giñenetik. Ta konforme, halantxeik zala- ta. Konformidadi, lehen konformidadie euen.
- Ta mezetara zer joaten ziñien, goixin goixetik edo euberdi partien-edo?
- Bai, goxetik. Lehen, goxien goxetik eon zan orduen. Gero, ipiñi eben atsaldin-ta, baiña ordun, gure hor gazte denporan goxien mezie. Ta baruik jun bizeten zan komulgeta. Gabien afaldu ta hamabixek aurretik, ta gero baruik jun biher ziñen /biziñen/ komulgetako.
- Eta orduen ez zin arratsaldien joan mezetara?
- Ez, ez euen mezarik arratsaldien. Ez euen arratsaldin, goxien. Goxin, seiretako mezeta-ta juten zin. Harek mendikuk-eta bueno! Gu mezeta goizela, igul etxerutz harek, mezi amaittutte. Goizeko seiretan-ta. Mezi bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia