Markina-Xemein (Bizkaia)

Senarra izango zena nola ezagutu zuen

Senarra izango zena nola ezagutu zuen <p>Josten ikasten ibili zen Markinan, eta orduan ezagutu zuen senarra; soldadu zegoen hura, eta Ondarroara joaten zen esnearekin. Amalia jostuna. Emakumeek josten ikastea normala zen, gero familiaz arduratzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Josten ikasten ibili zen Markinan, eta orduan ezagutu zuen senarra; soldadu zegoen hura, eta Ondarroara joaten zen esnearekin. Amalia jostuna. Emakumeek josten ikastea normala zen, gero familiaz arduratzeko.

Transkripzioa

- Zuk gixona nun ezautu zendun, ba?
- Nik? Ba, hortxe josten ibili nitzenien. Josten ibili nitzen Markiñen eta hantxe, bera soldau euen. Eta jute zan Ondarrua esniaz-ta soldautzako haxe zera euken. Saturrana-ta esni eruten eban. Eta haxe eindde euken zerakin, permiso modun lez-edo, ze esango dot? Eta hantxe, nik ezautu naban Markiñen. Hamengo Etxebarriku zan da, bai.
- Baiña zu ze eitte zendun ba, euren erropak josi?
- Ez, ni josten ikesten nabillen.
- A bale, ta non ibili ziñen josten ikasten ba?
- Markiñen.
- Nun Markiñen-edo, ze, nok erakusten eban edo?
- Bai, hil zan bera. Markiñen, Amalia eban izena, bai. Jostune, modista ona zan.
- Ta han sasoien gehixenok joango ziñien hara?
- Asko ibilli giñen, kuadrillak. Ordun lehena danak josten ikesten, en jeneralin hor sasoko zerak. Ta jostie ba ikestie, eske hori zer ona zan. Familixi eukitte zendunin be, etxako zerak eitteko, bai, rentabli. Umie badaukezu be erropa zerauekin be zeraukin eitten otsezu txikixauai-ta. Josten ikesten.
- Ta gero ibilli ziñien josten zu? Biherrien, ibili ziñen, jostun?
- Ez, ez, ez. Nik etxin, etxekuk. Etxekuk, ostontzien ez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia