Gabiria (Gipuzkoa)

Eskola utzitakoan, "Muebles Ordiziara" lanera

Eskola utzitakoan, "Muebles Ordiziara" lanera <p>13-14 urte zituenerako, eskola utzi zuen Nikolasek. 16 urte zituela, arotzeria ikastera joan zen Ordiziara. "Muebles Ordizian" hasi zen lanean; hara bizikletaz joaten zen. Soldata baxua zen, eta etxean lana soberan zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13-14 urte zituenerako, eskola utzi zuen Nikolasek. 16 urte zituela, arotzeria ikastera joan zen Ordiziara. "Muebles Ordizian" hasi zen lanean; hara bizikletaz joaten zen. Soldata baxua zen, eta etxean lana soberan zegoen.

Transkripzioa

-Nikolas, esan dezu hamahiru-hamalau urteako zuk eskola utzi zendula. Nun hasi ziñen lanen?
-Lanen? Hemen, basarrin ein behar izaten zan lana, baiño, hor hamasei urtekin eo, ez dakit ba zenbat euko nittun, arotzerin ikistea, ebanisterin ikistea Ordizia, Muebles Ordizian hasi nitzen ni lanen. Hemendik hamabi kilometro dare, hemendik egunero bizikletan hautza. Han lana ein, ta atzea buelta honea, ta etxea etorritakon hemen makiña bat lan eitteko. Hola izan zan. Muebles Ordizian pasau nittun, ez dakit zenbat denbora pasau nittun han. Eta, gero, etxen’e lan asko zeon hemen, ta pagau’re... Lehenengo jun nitzen garaien han… ez dakit ba ze urte izango zan, cuarenta y uno, o cuarenta y dos, hor, tres-noventa, hemendi junda. Astok bezela lana eitten gendun. Ofizioa ikixtea jun, bai, ofizioa ikixi… Tres-noventa. Geo etxen esaten zien, “bai, apretatako lain ez dek ezer eitten. Etxen lana besteik ez zeukiau. Hola ibilli bae, etxen’e, oain behintzat”. Halaxe kontue hartu non. Ordun, nik han kontue hartu nonen bost pezta uste det pagatzen ziela gero. Geo, etxen sartu non, udara bat eo, hemen baserrin lan asko eoten zan ta, ama ta anaiik zarrena zeren bakarrik eta; arreba, bestea.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia