Gabiria (Gipuzkoa)

Pasiotarrak Gabirian

Pasiotarrak Gabirian <p>Pasiotarrek ikasleak ekartzen zituzten, beren kongregazioko fraide izan zitezen. Pasiotarrak euskaldunak ziren, nahiz eta hasieran kanpotarrak izan eta horregatik eztabaidak egon ziren herrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pasiotarrek ikasleak ekartzen zituzten, beren kongregazioko fraide izan zitezen. Pasiotarrak euskaldunak ziren, nahiz eta hasieran kanpotarrak izan eta horregatik eztabaidak egon ziren herrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pasiotarren berezitasuna zein zan? Pasiotarrak ze eitten zuen?
-Pasiotarrak, ikaslek eukitzen zittuen, ekartzen zittuen, baiño been kongregazioako. Ekarri eta gero fraile segitzeko. Hori zan, hori hortako komentue zan. Hor ehun eta gehiago ikasle eoten zian, garai haitan. Danak ez zuen segiko, baiño askok hor ikasten zuen, gero mezea ematen zuten, eta bat Ameriketara, bestea ez dakit nora, hortik zabaldu zien danak. Hortarako izan zan hori.
-Hemengok zien pasiotarrak?
-Bai, euskaldunek zian. Aurreneko zean, hori martxan jartzeko ta, kanpokok’e izan behar zuen, ta eztabaidak-eta haundik ebaltzen zittuen. Liburu o rebista bat badet horren gaiñen, ta han nau ni leittuta. Eta, ebaltzen emen zuen, ba, diferentzik kanpoko jendek, ta hau ta hori ta, urte txarrak pasau izango zittuen. Baiño gero behintzat hor asentau ta hor… nik asko ezautu dittu hemen. Hor pasatu dien frailek, asko; bizkaitarrak, eta nafarrak, ta Arabakok. Bizkaiti asko, ta Gipuzkoatik’e bai. Hemen pasau dienak.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia