Muxika (Bizkaia)

Okako ermita eta ingurua

Okako ermita eta ingurua <p>Okako ermitara, Edurretako Smaren ermitara, karmeldarrak joaten ziren sarritan. Pablok bertan egin zuen lehen jaunartzea bakar-bakarrik. Okako abadea don Julio zen. Ermita ondoan eskola zegoen gerra aurretik. Bertan ondoan dagoen etxeari "Txurixene" deitzen diote, Txoriona.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-044-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Okako ermitara, Edurretako Smaren ermitara, karmeldarrak joaten ziren sarritan. Pablok bertan egin zuen lehen jaunartzea bakar-bakarrik. Okako abadea don Julio zen. Ermita ondoan eskola zegoen gerra aurretik. Bertan ondoan dagoen etxeari "Txurixene" deitzen diote, Txoriona.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta esan dozun Okan be ermittie egon zala.
- Okan ermittie bai, eta oin be bai, oin be badau.
- Eta han egoten zan zozer, mezarik jairik-edo?
- Okan honbre! Jai guztixetan eta mezie egoten zan. Honek karmelitten joaten zien hara mezie emoten. Han Okan antziñen nik lelengo jaunartzie be Okan ein nauen. Baia orduen egon zan abade bat Okako ermitten, abade bat. Orduen abadiek-eta frankoauak egon zien eta abadie egon zan plantillakoa bertan. Bertako Okako abadie, don Julio. Eta han ein neuen nik lelengoko jaunartzie, Okan. Neuk bakarrik, Bai, lehen bakarrik izen zan, bai. Raroa, baia hori. Orduen ume asko egoten zien, baia niri bakarrik suerte jaten, bai.
- Eta ni ez naz egon sekule Okako ermittan, baiña ermittie zelakoa da?
- Ermitta txikitxu bet, zera Ama Birjiñe Edurretakoa amana, Ama Birjiñe da. Eta alboan eukin eban eskolie, hor eskolie egoten zan gerra eurretik antziñen hor, eskolie eta abadie, eta bai inportantie zan. Gero, urek uridxolak eta be eroan bien zati bet eroan otsien /eroantsien/ eta ointxe ermittie dauela pentsetan dot eta baserrixe. Bera Txuridxene esaten otsien hareri etxieri izena Txuridxene bai, Txuridxene. Eta ha eta ermittie horrek oin be han dauz trokan han, han dauzela pentseten dot.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia