Konfesatzean gertatutako anekdota barregarria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-015-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 27a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: AZP-015/033
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- (Elkarrizketatzailea) Konfesatzea ta, derrigorra izaten zan?
- (Imanol) Bueno, ordun...
- (Juan) Derrigor.
- (Imanol) Bueno, guk behintzet.
- (Juan) Hilero hilero.
- (Elk.) Hilero juten ziñeten?
- (Juan) Bai.
- (Imanol) Zu Loyola?
- (Elk.) Ta hoi kongregazion barrun sartzen zan?
- (Juan) Loiola, o Azpeitiyen geyenin gu, zeara, parrokira.
- (Imanol) Bai, nik Loiolan hau gutxitan ikusi det ta Azpeitire, ta Lasaora ta.
- (Elk.) Ta zuek Loiola?
- (Imanol) Jo, Loiola! Hoi zan, inportantie hori zan. Loiola zan, bueno!
- (Elk.) Eta apaizak ze, ze kastigo, osea ze absoluzio ematen zun?
- (Juan) Absoluziyue, bolaatan ematen zun.
- (Imanol) Neuri ez zait gertau, baiño kontauko dizut. Merezi du, oain edozer gauze esateko garaye etorrita. Behin, edozer esan ber zitzan ba! Zuk jun, ta “neskakin pentsatzen eon al zea?” ta hayek pentsamento txarrak zien hoyek, pentsamentu txarrak zien hoyek. Ta...
- (Juan) Kriston dixkurua.
- (Imanol) Ta neskiei heldu o in deun, ta batek esaten diyo, apaize jun da konfesatzea ta esan diyo “In det, ba, pekatua”, “ta ze in dezu?”, eta “neska bati tititik heldu diyot” esan zuan, ta “ze, erropa gaiñetiken edo barrutik?”, ta “gaiñetik”, apaizek esan omen ziyon “hau tontua, penitentziya berdin-berdiña daukek”. Haura apaiz naturala izengo huan!
- (Juan) Bai, bai!
- (Imanol) Loyolako harei esan baziyon garai baten...!
- (Juan) Kondenauta!
- (Imanol) Jesuuus! Ezta esan’e! Ta gero kezkia, hori’re kezkia eukitzen zendun geo. Juten zea konfesatzea, ta hasten zan, ta kaben diola, kezkatan!
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!