Ubide (Bizkaia)

Dantza lotua libre Ubiden

Dantza lotua libre Ubiden <p>Nebak eta biak izan zituzten euren bizikletak. Ubiden festa onak egiten ziren. Legutio eta Otxandioko jaietara ere joaten ziren. Ubiden dantza domekero egoten zen. Zeanurin ez, baina Ubiden dantza lotuan egitea libre zen. Horrek jende asko ekartzen zuen Ubideko dantzara. Dantzak mutilek ordaintzen zituzten, eta hori erakusteko ordainagiria paparrean eramaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nebak eta biak izan zituzten euren bizikletak. Ubiden festa onak egiten ziren. Legutio eta Otxandioko jaietara ere joaten ziren. Ubiden dantza domekero egoten zen. Zeanurin ez, baina Ubiden dantza lotuan egitea libre zen. Horrek jende asko ekartzen zuen Ubideko dantzara. Dantzak mutilek ordaintzen zituzten, eta hori erakusteko ordainagiria paparrean eramaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bizikletie eukitzne zenduen?
- Bai, bai, bai.
- Zeuona?
- Bai, nire nebiek be bai ta nik be bai.
- Ondo, hori asko zan, ezta?
- Bai, nahikua zan bai, nahikua zan.
- Ta esan dozu fiestak-eta, nora joaten zinien zuek?
- Otxandixora, oiñez, oiñez, ta Billerlia, Bitorixa ez, ez, ez. Otxandixora, Billarlia.
- Ta hemen Ubiden?
- Hemen fiesta onak ite zien! Fiesta onak ite zien hemen, bai.
- Ta zer egoten zan?
- Ba hemen, ba musikie ekarten auren, akordeoiek ta jazzbana ta ez dakit zer ta badakit zer ta, bai, bai.
- Ta nor egoten zan soiñue joten?
- Ba fiestetan kanpotarrak , ta ostantzien bertako mutil batek be jote auen. Ta dantzie domeka guztixetan egote zan!
- Domekero.
- Bai, bai, bai, fiesta ta domeka haren zeaz urten iten gendun, ostantzien ez gendun urtetan, urten in /biu/ biher dogu ta orduen andrak ta taberna ta ez zien juten ta! Oin gabiz tabernan danok.
- Eta, jantzan ibiltzen ziñien domeketan eta, ta libre zan?
- Hemen bai, ta sin enbargo Zeanin ez! Hemen bai, ta hemen ite zien fiestak ta be onak, ze Zeanin ez auren itxiten jantzan agarrauen, ta hemen bai! Ta hemen hona etorten zien Zeanuritik be fiestetan ta.
- Agarraue itxen.
- Bai, bai, bai.
- Eta, ordaindu in biher izete zenduen?
- Mutillek pageta auren zeoer, bai. Ta gero fiestetako be mutillek.
- Mutillek ordainddu, andrak ez.
- Andrak ez. Andrak ez auren eukiten dirurik sekulen ta! Orduen.
- Ta mutilek ordainduten ebien ze, plaza sartu aurretik edo noz?
- Ba kobretan ibilten zien papela ipinite hemen, kobretan ibilten zien.
-T a ze jartze otsien, txapatxu bat hemen?
- Bai, ba hortoko papeltxo bat orratzagaz.
- Papel bat iziten zan.
- Bai, papela, papela.
-Ta zelakoa izete zan hori papela-edo?
-Ba txiki-txikixe, holangoxie bakarrik.
-Kolore diferentekoa edo?
-Ba igual urte baten kolore batekua, hurrenguen beste batekue ta holan. Hori jaixetakue.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia