Ubide (Bizkaia)

Urtegiko eraikuntza lanak

Urtegiko eraikuntza lanak <p>Ubide eta Zeanuri artean urtegiko 3.000-4.000 langile egon ziren lanak iraun zuten denboran. Langileen arteko liskarrak izaten ziren, eta lanean bizia galdu zuten langileak ere asko izan ziren. Urrunaga, Nafarrete eta Elosu herrietako etxe asko urpean geratu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ubide eta Zeanuri artean urtegiko 3.000-4.000 langile egon ziren lanak iraun zuten denboran. Langileen arteko liskarrak izaten ziren, eta lanean bizia galdu zuten langileak ere asko izan ziren. Urrunaga, Nafarrete eta Elosu herrietako etxe asko urpean geratu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hemen hiru -lau mille egon zien seguru obreruek! Hemetik Zeanuriraiño! Bai, bai. Ta hemen egon zien orduko denboran, nik pentsetan dot etorri ziela munduko txarrenak be bai, onak eongo zien bai, jende ona be bai, baina beste batzuk kriminalak, hor batek kutxillue sartu otsela ta ibilten zien hor, ibilten zien. Batek kutxillue sartu otsela, ta holan ibilten zien. Ta hil be, ba han pantanuen be asko hilten zien seguru. Ba batien harrixek jo dauela, bestien ez dakit zer, bestien badakit zer, asko hilten zien seguru, bai. Ta bueno, ez dot ikusiko, hori ezautu dot hutsik dana. Bai, bai, bai.
- Eta han etxe asko geratu zien urpien, ezta?
- Bai, bai, bai. Billerlen baiño igual beste leku batzutan gehixau. Billerlen baiño, bai baten batzuk baina ez horrenbeste be. Beste herri batzutan hor herrixe osue be bai, herrixe osue be bai. Beste herri batzutan, bai.
- Elosu ta Nafarreten-ta.
- Bai. Ha ezautzen dozu Nafarrete ta Elosu-ta? Bai. Ba Elosu bera goixen dau baia hor Nafarreten ta ba hor behien etxe batzuk, baina beste herri batzuk dauz hor hondiñon gehixau harrapau dauzenak. Urrunaga be bai, gehixau harrapau dau. Beste herri batzuk dauz gehixau harrapau daurenak.
- Ta lagunik edo euki zendun han? Etxie galdu zabenak?
- Hor ez, hortik ez, ez. Hemekuekaz gu orduen, urten be ez gendun iten iñora be ta. Hemen autobus bat egoten zan Gasteizera joateko bat goixien ta beste bat etorteko. Ta hementxe, hementxe ibilte gintzezan.
- Oiñ be holan dau.
- Bai, bai, oañ be holantxik dau. Ba ordun kotxiek be gutxi egoten zien etxietan be ta, bizikletie-edo, ibilte gintzezan fiestetara, Billerlera-edo. Oiñez be joan ta, oiñez etorri be bai ta, danera, danera.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia