Ubide (Bizkaia)

Urrunagako urtegiaren eraikitze lanak ezagutu zituen

Urrunagako urtegiaren eraikitze lanak ezagutu zituen <p>Bilbora eta Algortara joaten ziren gaztetan txangoan, eta orduan ikusi zuen lehen aldiz itsasoa. Ikusi bakarrik, familiakoek uretan sartzeko ohiturarik ez zuten-eta. Urrunagako urtegia eraiki aurretik ezagutzen zuen Abelintxuk paraje hura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bilbora eta Algortara joaten ziren gaztetan txangoan, eta orduan ikusi zuen lehen aldiz itsasoa. Ikusi bakarrik, familiakoek uretan sartzeko ohiturarik ez zuten-eta. Urrunagako urtegia eraiki aurretik ezagutzen zuen Abelintxuk paraje hura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta itsasoa noz ikusi zendun zuk lelengo biderrez?
-Nik itsasoa bastante gazterik, izikonera joaten nintzen Bilbora, barraketara, ta itsasoa bastante gazterik ikusi nuen bai. Bai, Algortara ta eruten ostien ta bai.
-Ta itsasora sartu?
- Ba ordun ez gintzezan sartuten, ikusi bakarrik handik. Bai.
-Ta hankatxuek-eta sartu bez?
- Ba ez dakit nik, ez, ez,ez. Ba paseuen juten gintzezan ta ba nire hango osabiek ta eruten oskun ta hantxe ba orduen nik ez dakit, limonadie erango gendun ze kasik-eta ez zan egoten orduen, hondiño. Ta limonadie-edo, zeozer osabiek zeozer ateako oskuen ta yasta.
- Eta gero, Billerle eta karo, gaur egun badau pantanoa eta, baina zuk hau zelan ezagutu zendun?
- Pantanue? Hor ezebe ez zan egoten. Ba pantanue erdi-erditik doie kamiñue. Bai.
- Baina lehen hori zuk ezetuko zendun ur barik-edo.
- Bai, bai, bai.
- Ta ze akordu dekozu?
- Ba hor ibilte zien obreruek bai, ta badakizu ze akordu deuketan? Ba hemetik Santa Grazi badakizu zein dan, ha zera astuek-eta dauzena, ba Santa Grazi, ha da Arkezto, ta han dau errebueltie. Ba etorri zan neska bat hor obran ibilikue ta zan lobie jefe batena. Ta ba ibilten zien, ibilten zien mutillek eta, ba gu be iual ibiliko gintzezan apur bet baina neskie zan holan e “un poco, revolucionaria”. Ta jun gintzezan baten horko pozu haundi batera ez gintzezan sartu ba? Goitik behera, ta esan nuen neuk: “Zeozer pasetan bajaku hil naitela ni hemen ze ostantzien “la que me va a pasar a mí en casa””. Ta jun gintzezan ba hortoko aszensor balde baten klin-klon beheraño! Ez, dakit zenbat metro izango zan ba ehun-edo, berrehun-edo, nik ez dakit zenbat izengo zien. Ta han dana ure zan handik itugiñe, harrixek ta urten gendun gora ta kito. Baina hemen ba hor ibilten zien kamioiek hara ta horra ta obreruek ta hemen ibili zien danak, ba pantanuen han ba paredoiek iten ta hara ta horra ta ez naz akordako? Bai, bai, akordetan naz ni.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia