Ubide (Bizkaia)

Felix akordeoijolea

Felix akordeoijolea <p>Domekatan Felix Lekuek jotzen zuen akordeoia. Aukera ona bazen, domeketatik kanpo ere jotzen zuen Felixek tabernan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domekatan Felix Lekuek jotzen zuen akordeoia. Aukera ona bazen, domeketatik kanpo ere jotzen zuen Felixek tabernan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero domeka guztixetakue hemeko mutil batek joten auen ta emoten otsien zeozer ta ba mutillek.
- Ordun mutillek emoten otsien soiñu-jotzailliei dirue.
- Bai, bai.
- Ta nor zan ba hori, Ubideko hori?
- Ba ointsu hil da, ointsu hil da. Felix Lekue zan ta ointxe hil da, ointxe urte bi hil da. Ta ha zan alegrie bera ta ba hor ibilten zan akordioi horriaz jo ta jo, ta oin be atzen-atzenien txarto egon da, baiño lehenau be tabernan be fiesta apurren bat egon ezkero atate auen akordeoie, ataten auen.
- Ta zelako kantak kantate ebazen?
- Ba, nik zer dakit ba, betikuek, betikuek. Betikuek, ta nire aite zan dultzaiñie joten eban bai, ta hor Etxaguenen-ta ibilte zien Andres-edo, zer zan, San Agustiñetik Etxaguengo festetan, ta hortik basotik juten zien ta basotik juten zien ta ba San Agustiñetan ta ba joten auren joten auren dultzaiñie, ba zeozer, ekixenak eta gero beste lagun batek be jute zan ta: “zer joko juk oin ba?” ta ba: “lehengue”. Besteik jakin be ez auen ingo ta, aitu dozu? Ta nire aite ta iziten zien ba afizionauek eta ez zan egongo besterik be ta jun, ta gero ba pagau ta ez otsien iten, afaixe, gure aitei-ta. Handik basotik juten zien, ta ba afaixe. Ba “a la juerga”, pagau ta ezebez. Zer pagauko otsien ba hiru-lau etxe dauzen lekuen?
- Bueno, afarixe, nahikoa.
- Bai, afaixe ta juergie.
- Jan ta edan ingo eban.
- Bai, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia