Ubide (Bizkaia)

Zeanuriko parroko zorrotza

Zeanuriko parroko zorrotza <p>Ubiden ez bezala, Zeanurin abadeak eta alkateak dantza lotua debekatuta zuten. Otxandioko Mekoleta auzoko akordeoijolea ere ezaguna omen zen. San Juanak ziren Abelintxuren jai gogokoenak. San Juanetako ohiturak azaltzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ubiden ez bezala, Zeanurin abadeak eta alkateak dantza lotua debekatuta zuten. Otxandioko Mekoleta auzoko akordeoijolea ere ezaguna omen zen. San Juanak ziren Abelintxuren jai gogokoenak. San Juanetako ohiturak azaltzen ditu.

Transkripzioa

- Ta orduen hemen zueri abadiek eta alkatiek eta ez otsuen ezer esaten?
- Dantza konturik ez, ez.
- Zeanin bai.
- Bai, Zeanurin e ez otsien itxiten, ezta egon sekule jantzan agarraurik, han. Ontxe gerora arte, ta oin iñok eztau iten jantzan!
- Eta han nor egoten zan ba gogor, abadie?
- Abadie, abadie eta alkatie be lagun. Danak lagun. Abadie be urte askuen egon zan, bi zein eta ez dakit, ta parrokue ta ha izete zan horko jefieoi.
- Eta gero, Otxandixora-ta.
- Bai, bai. Ta etorten zan beste akordeonista bat be hortik Mekoleta da barriada bat Otxandixokue, badakizu? Ta handik etorten zan akordeonistie, ta ba bueno, jente asko egoten zan ta beti zan fiestie, haratik o honengatik ensegida presenteta zan han fiestie!
- Ta ze jai gusteta jatzun zuri asko?
- Ba beste Gabonak eta San Juanak eta gehixen-gehixen.
- San Juanak, Ubiden.
- Bai, ta iten zan bezperie, lehenengo egune, bigarrena ta hirugarrena. Ba lau egun, lau egun “de fiesta”.
-Eta zelakoa izeten zan jai egun normal bat, goizien goizetik altxeu ta ze?
- Ba goixien-goixien ba goixien San Juan egunien iten zan hor lorak hartu ta hemen etxietan iminten die holan lorak horrek, margaritak. Ta harek imini ta ba gero txokolatie ite auren, hor mutillek, taberna baten-edo, hor iten zan holan, ta gero txokolatie hartu ta ba goizien hondiño iñor fiestie hartu barik goizetik txokolatie hartu ta ba gero etxia jun edo ta preparau ta gero ba meza nausire. Ta gero meza nausi ostien etorte zan fiestie bertakue, bertakue ba gaueko gauerdi arte-edo, hamabixek edo ordu batak edo ordu bixek, ordun gehixau ez. Nahikua zan. Ta orduen gizonak iten auren ba igual bentanan edo euki ezkero ba baten bati, gure amari ta ez baia ba euki ezkero azurixe edo gordeta fresko-fresko ta manejau ta eurek jan ta ite aurezan gero hor plazan ta. Zeozer topetan bauen kazuelan bat iminte manejau ta gero plazan jan ta iten auezan, hori mutillek. Hortoko gauzak ite auezan. Ta txartzat hartu bez, txartzat hartu bez.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia