Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erromeriak eta abadeak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromerian dantza eginez gero, abadeari zer esan behar izaten zitzaion. Neska bati laztana ematea ere bekatua zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta han baltsiuan ibiltzen zintzien?
-Bai.
-Pekatua, etzan hori pekatu?
-Baiñe abadiei ez dotela ein esan biher.
-Gero konfesau ein biher sarri-sarri.
-Bai ba. (...) gutxienez hillien behin (...) parejue, hor bealdekue zan sano-sano-sano bat eta aber dantzan eitten gauen da. Bai. Eta aber gehixao ingoten, bestela ez doiela absoluziñuik emoten. Nik ez dot gehixao ingo. Joo, orduen laztana emutie ta, Jangoikuak aparta!, elixatik bieldu. (...) Hamaika holako engaiñu euki dou, horrek merezi dittue egurkadak, horrek!
-Dana pekatu.
-Dana pekatu. Eurak ze eitten ete euen! Eurak ze eitten ete euen. Danak [...] amadekasia, nik hori badakit. [...] danetan ba amadekasak eukitten zittuen. Gazteik hartu, gero zahartu eitten jakuen, geure andriek moduen, neuk be gaztie hartu neuen, gero zahartu. [...]. Jeneralien gaztiek hartzen zittuen, zaharrik ez euen hartzen. Don Kruzek be (...) amadekasia horra horra etorri zanien gaztie hartu euen, gaztie, [...] hartu euen, oin zahartu bada be. Danei pasetan jaku. Abare danak amadekasia eukien, nik zetarako euki dittuen ez dakit. “Ama de kasa” esaten jakon, amadekasia. Etxekoandreik ez jakon /etxakon/ esaten, amadekasie esaten jakon. “Ama de casa”, klaro. Gaztie eukitten euen. Eta bestiek, e, dantzan, baltziuen ibilttie pekatu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia