Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Abadeentzat dantza egitea, bekatua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zigarrolan, Angiozarko itsua soinujolea izaten zen. Erromeria izugarria. Hurrengo igandean, abadeak sermoi beldurgarria pulpitutik. Abadeentzat dantza egitea bekatua zen. Erromeria ezagunak inguruan.

Transkripzioa

- Zigarrolan, ni soldautzatik etorritte, hurrengo urtien bertan, nik hogeta bost urte neuken, ta "Angiozarko Itsue" --entzuerie zuk eukiko dozu behintzet, Apotzan asko egonda dau...
- [Oin] Eibarren bizi da...
- ... ta hogeta bat urte euken. Ta ha euen Zigarrolan. Jo, zertzuk jo zittuen harek?
- Haren moduko soiñujoillerik orduen egon be ez euen, e!
- Hak jo zittuen trikitixek eta [...]! Hango lekeixue, saltue...! Aramaixoarrak, atxabaltarrak, eskoitzarrak... buo, alde [guztikuk] bertan [pillatuta]. Orduen ez euen etxeik eta ezebe; eleixatxo bat eta beste...han baserritxo batzuk eta... danak Zigarrolan. Jo! Zer zan ha? Ha zan...! Hurrengo domekan mezan pulpitto zaratie. Orduen pulpittue zan, pulpittue, badakitzu?
- Bai, bai.
- Bai, handik eitten euen zeroi, sermoioi.
- Sermoioi abadiek. Bai. Ha serixue izango zan, e?
- Bueno! [...] pulpitto zaratie! Danak ikubillekin pulpittuei jota, infernuko... zera, infernue egon zala Garagartzan ta. Edo zerien...
- Zigarrolan.
- Zigarrolan. Infernue izen zala ta. Infernue. Ha hobeto jauan, ondo alegre jentie, saltoka.
- Onbre!
- [Librien] hak joten zittuen trikitixak...!
- Bai, haren moduko... baiña... hak urten auen... Hak beste soiñujoille gutxi [...], e! Bat! [...] zan...
- Baiña orduen pekatue ugeri egoten zan, e?
- Dana pekatu!
- Ta dantzan eitten bazauen be konfesau ein bihar ta...
- Bai, konfesau; ta erretiro txarra ta... Gaurko erretiro txarra...
- Oingo konturik ez euen orduen.
- Erretiro txarra.
- Orduen dantzie zan... Gaztiendako dantzie zan orduen!
- Bai, ba, dantzan...
- Joe! Dantzie, mekauen! Erromerixie [edo] fiestak auzuetan; batien, Otolazelain, bestien Koruetan ta...
- Bai, Otolazelai, Korueta, Untzille, Apotza... Bolibarren ez. Bolibarren...
- Bolibarren hametik... hamendik gu ez...
- Ba, Apotzara gehixau sartzen zan ta...
- Apotza hurrao...
- Untzillara be bai. Hurreko jaixa Untzilla zan. Ta hor ta gero San Adrixen, San Kristobal, Atxorrotz... josus...!
- Atxorrotzera...
- ... danok zainddute! Urkiola! Urkiola!
- Urkiola ta...
- Jo!
- Orduen dana erromerixie zan. Erromerixia. Gaztiendako ez [auan] halakoik! Orduen, puf!, erromerixie ta dantzie? Pua!
- Jode, Urkiola ta... Egun guztien Urkiolara, hartu maletie ta. Ha zan izetie!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia