Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Inguruko jaiak; soinujoleak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garagartzako jaiak, San Migelak. Inguruko beste paraje batzuetan ere jaieguna izaten zen: Apotzagan, esaterako. "Agarretxo" soinujolea. Gerra aurretik, dantzari asko, baina soinujole gutxi. Abadeentzat soinua, "infernuko auspua".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garagartzan San Migelak izeten die, ta Bolibarren be bai.
- Apotzan be bai.
- Ta Apotzan be bai.
- Bai, bai.
- Ta Bolibarren... "Agarretxo" zan eibartarra, baiña bergararra zan. Bai. "Agarretxo" zan, ba, ["Ametza"] moduen izengo zan ha etxien izena, "Agarretxo" esaten otsien. Soiñujotzaille edarra zan, e!
- Orduen sasoien soiñujoille gutxiao zan, e!
- Ta edarra. Ta [Murugaiñen] ni kriauaz [...] idie ebaitzen [...] igetaixaz [...].
- Garagartzara bidien.
- Ta Garagartzan jo euen trikiti bat...! Mekauen! Ta tiak: "Ze soiñujotzaille dok hori?", ta "Hori Agarretxo", banakixen nik zein zan, "Agarretxo da hori". Ta "Nungue?", ta "Eibartarra", orduen eibartarra zalakotan genguazen. Ta "Ño! Ondo joten jok!", eta "Bai". Bolibarren baiño gehixao ainddu otsien, orduen milla erriel, milla erriel.
- "Doscientas cincuenta pesetas".
- Bai, berrogeta hamar, berrogeta hamar duro. Garagartzarrak pagau ta...
- Gerra aurretik, e! Gerra aurretik!
- Gerra aurretik, nik hamabost urte neukela.
- Bai? Ba, diru dexente, e?
- Bai, diru asko!
- Diru asko!
- Gaurko milloi bat baiño gehixau!
- Gehixau! Gehixau! Bi be bai!
- Nik hori dana nekixen, zenbat pagau otsien ta dana nekixen.
- Orduan, eske soiñujoilliak-eta gutxiao zan. Orduen dantzarixek asko, ta soiñujoille gutxi. Bai. Orduen dantzan... dantzie zan... [...], e! Gaztiendako dantzie. Onbre!
- Infernuko zera... hauspue.
- Bai, infernuko hauspue, [...] infernuko hauspue. Lehen abadiek infernuko hauspue... akordeoiai edo filarmonikiei "infernuko hauspue" deiketan otsien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia