Lekeitio (Bizkaia)

Baltseoan neskek erabakitzen zuten

Baltseoan neskek erabakitzen zuten <p>Baltseoan neskek erabakitzen zuten norekin egin dantzan: gustuko mutilari baietz esan eta gustukoa ez zenari kalabazak. Gramola egoten zen plazan; hura amaitzerakoan, bandakoek pare bat pieza jotzen zituzten; eta, gero, parkera joaten ziren Tomasarengana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baltseoan neskek erabakitzen zuten norekin egin dantzan: gustuko mutilari baietz esan eta gustukoa ez zenari kalabazak. Gramola egoten zen plazan; hura amaitzerakoan, bandakoek pare bat pieza jotzen zituzten; eta, gero, parkera joaten ziren Tomasarengana.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gaztetan baltsiun genbiltzazanin be geuk nahi gendunakin eitten gendun baltsiuan, ordun neskak urteten gendun ta hori, ta ni beti izan naz neure lagunak baiño altatxuo ta klaro eruteko ba altiak, ta ba ni neu beti erutekua izaten nintzan eta klaro ikusten nebanin mutille pareji datorrena ta neure gustukue zana, eitten neban buelta emon ta bestiari enplia ta nik neu neure gustokuaz baltsiuan. Ta halakoren baten esan naben: "entzun eizu Mertxe, beti toketan jat neuri feuenagaz baltsiun eittia", ta: "bai? ez naz ni kargutu, e hurrungun ondo beittuko dot ia nor datorren, ta gustokue ez badan ez dogu eingo". Ta halantxerik zan erutia. Ta ni handidxa nintzalez ba neuk nahi nebanagaz eitten neban ta nahi ez dabena bestiari enpliaten neutsen. Ordun korruan egoten giñian, eta etorten bazirin: "eingo dogu?" izaten zan preguntia, "eingo dogu?" ia zer ein bihar zan /bizan/, "eingo dogu?" ta "ez". Ta lagun bat neukan ta bizirik dao ontxen be, ba urteten gendun ta lekittar bi etorri dxakuzen, baiña gauza feorik ezin neike esan, ezta? ez noie esaten. Ez baia esan biher dotena, bai ignorantzidxan esan niku zan, gauzi dan modura, ze ez bazan izan ingnorantzidxan ez eban kontestako ha berbia. Etor zirin mutil bi ta, gu baiño zahartxuo, guk ordun hamasei bat urte-edo gehidxorik ez, ta: "eingo dogu?", ta nire launak esan eutsan, saladi zan e, neu baiño hondiñoko saladio zan, ta "tenia casa salida número uno", ta esan eutsan ze, "eingo dogu?" ta: "zoieze zuok amagana umiok, mokuk kentzen" berak, ta baltisun segidu ta halakoren baten batek dinotse: "nunguak? goikuak ala behekuak?", "nahi bozun goikuak eta nahi bozu behekuak, eta zuk nahi dozun tokikuak, baiña guri itzi bakian" hala ta hor. Gero, gero zirin kontuak: "Fulana, akordaten zara?", "egon zeiz isilik!". Karo, ordun nok nok, ze sentidutan esan eban? ez dozu, aittu dozu, ezta?, ze sentidutan ta harek oso-oso-osorik esan eutsan: "nahi bozu goikuak, nahi bozu behekuak, guri etxaku ardurarik nunguk kentzen dozuzen-ta", ta segi geuk baltseoan. Horretxek diraz lehengo kontuak, on ez dao.
- Ta baltsioan zer, plazan?
- Plazan bai.
- Eta ze egoten zan ba? bandie edo...
- Osake egoten zan gramolia honenbesten denporan gramolia, baiña danak zirin: "Franzisko alegre ole, Franzisko alegre ola!", holakotxiak. Ta gero amaittuten zanian izaten zan piezatxu bi bandan, bandakuk eitten genduzanian, dxuten giñian parkera, parkin egoten zan Tomasa, Tomasa parkekua, han e hori euan, zelan da? kopak, refreskuk-eta hartzeko, taberna modura mostrador bateaz, ta harxe dxuten giñien ta hantxe eitten gendun nahi beste baltsiu, ta ostera be plazara bandara. Ta halantxerik pasaten zan gure denpori, ta zinerako nonor ahal bagendun manga Eskolapin haratz eta hontz ibili, nahi dan beste pausu emon, etorten zirinin bien, ta ez bazirin tanbien, han ibiltten giñien lantzin bat mangaten genduan, baia laurentzako bakarrik, beste bidxak han geldituten zirian, ta halantxik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia