Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erromeriak, jaiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriak. Aramaio; Billerle (Legutio); Otxandio... Oinez egiten zuten joan-etorria. Inguruko herrietako jaiegunak. Ermitak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan ondo be ibiltten zintzien erromeixetan eta?
- Bai, bai.
- Erromeixetara sarri faten zintzien?
- Bai. Erromeixetan ni Aramaixora faten nintzen askotan. Aramaixora ta Otxandixora be bai. Billarreleko jaixetan da be. Eta Marixekan euen, Marixeka dau, Billarrele baiño honutzatxuau dau, oiñ etxeik eztau baiña. Hara be bai. Hango jaixe zan setienbrien lelengo jaixen izeten zan hangua. Billarrelen bixen, bigarren jaixen. Da Otxandixon Santamaiñak. Otxandixoraiño oiñezien. Gero etorri barrido. Oiñezien, e, hemendik Otxandixoraiño fan eta etorri.
- Bidien denpora gehixao pasauko zeuen erromeixan baiño.
- Ba orduen bazkalostien gox urteten zan eta; gabien berandu etorri. Da goxien loguriek. Billarreldik autobusa egoten zan, da gu Kurtzetan geldiketan gintzen autobusien da handik ba etxera oiñezien, ba ordu terdi bat edo. Erromeixen hortik ziher asko ibilitta nao ni. Hemendik ohittura haundixe geuken erromeixara fateko, erromeixara. Oiñezien, ze erremeixo.
- Basoik baso.
- Honbre!, basoik baso. Hemendik Untzillera, Untzillatik Badajuen, eta Badajuendik behera. Fan biher eztanik pentsau bez. Pazko Bigarrenien eta. Iñox faten gintzen Bergarara be e, Pazko Bigarrenien hemendik Bergarara jente asko faten zan. Iñoz Pazko egunien Bergarara fan eta gero tren espeziala egoten zan etorteko. (...). Fateko berriz trena egoten zan, eta etorteko gabien ordun hortan bat egoten zan, espeziala egoten zan. Da Pazko Bigarrenien jeneralien Aramaixoko jaixak zela izeten zien, bigarrenien jeneralien Aramaixora. Balorie bihe zan hara oiñezien fateko, fan eta etorri.
- Gabien etorri, illunetan-da.
- Honbre.
- Illunetan ibiltten ohittute zuek.
- Begixek oin baiño argixauek eta, betaurrekoik pe ez eta. (...)
- Osea ke eukotzuen zeuen kalendarixuoi.
- Bai, bai. Eta Aramaixon leku askotan, Trinidade egunien be bai, Trinidade egunien asko. Pazkuak eta hurrengo jaixe Trinidadie izeten da. (...) jaixek izeten die (..). mendi hortikaldetik, trinidadetan faten zan. Ermitta bat euen, Letzazu euken izena ermitta horrek. (...). Ibaben Andra Maixa egunek, Ibabe han handikaldien dau, (...), Aramaixotik ikusten da, eskumetara han goixen dau Andramaixa. Badakizu andramaixa. Andramaixa Agorreko.
- Andramaixa Agorreko?
- Agorrekua, bai.
- Setienbrien?
- Setienbrien, bai. Eztakit zortzixe edo ze izeten dan.
- Bertako jaixek eztie ba izeten?
- Bai. Andramaixa Agorreko deiketan jakon.
- Gatzako jaixek eztie ba izaten?
- Gatzako jaixek, bai. Orduen Ibabera faten gintzen gu Andramaixan. Eta euen bertara (...) arandauekin edo inddako zer bat euen eta (ziri?) bat euen burdinazkue, horrek bueltaka ibiltten die ba (ziburuak. Bat sartu ta buelta, beste bat sartu eta buelta, ermittara sartzeko, ermitta ondora sartzeko. Enaz aspaldi egon baiña ez euen kenduko.
- San Adrixan ermittan be holakotxe atie dao.
- Oin, lehen ez euen. Lehen ez euen holakoik. San (Adrixan?) askotan egonda nau, San Andrixan ermittan, lehengo ermittan.
- Han be erromeixia eitten zan?
- Erromeixia eitten zan! San Juan aurreko domekie izeten zan. Oinguen egonda nau, baiñe erromeixan ez, e. Baiñe egonda nau.
- Han juntauko die atxabaletar da, aramaixoar da...
- Bueno, danak han, aramaixoarrak eta. Jente asko egoten zan. Bazkalduta urten hara eta illuntzian buelta etxera. Han illundu be lehenao eitten zan. Han erremeixie holako mendixetan lehenao akabetan zan. San Kristobalen be zenbat bider, San Kristobalen be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia