Juan Ezenarro Salegi Berastegi
Azpeitia (Gipuzkoa) (1941-2025)
Biografia
Izarraitz auzoko Berastegi baserrian jaio zen 1941ean, bost anai-arrebatan zaharrena. Aita Berastegi baserrikoa bertakoa eta ama Otzaka baserrikoa zituen. Eskolan Olatz auzoan ibili zen, maristetara joan zen arte. Gau-eskolan ere ibili zen Azpeitian. Azpeitiko lantegi batean ibili zen lanean enkofratuan, eta gerora ere beste lantegi batzuetan aritu zen langintza berean. Artzaintza munduari oso loturik egon zen beti, eta elkarrizketa egin zitzaionean ere artzaintzatik bizi zen. 15 urte zituela soinua jotzen hasi zen, baina gerora panderoarekin hasi eta plazarik plaza ibili izan zen. Soinu-jotzaile ugari izan zituen bikotekide: 'Sahatseta', 'Jauregi', 'Laja'... Trikiti txapelketetan ere parte hartu izan zuen, eta txapel batzuen jabe egin ere bai. Azken urteetan Kupela taldearekin ibili zen plazaz plaza bateria jotzen, eta hainbat diskotan parte hartu zuen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-015 | 2009 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi | ||
| AZP-016 | 2009 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi | ||
| AZP-017 | 2009 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi | ||
| AZP-085 | 2010 | Azpeitiko hitanoa | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





