Pablo Irazabal Ertzilla
Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1930-2015)
Biografia
Zornotzako San Migel kalean jaio zen 1930. urtean. Aita Gorozikako (gaur egun Muxika) Asua auzokoa zuen eta ama Ibarruriko (gaur egun Muxika) Okakoa. Sei neba-arrebatatik bigarrena izan zen. 3-4 urte zituela, Okako Olatxura joan ziren eta gerraostean Zugastietako "Estaziño"ko etxera. Geltokian zegoen taberna bakarra izan zen beraiena. Gerra aurretik zein ostean, Zugastietako eskolan ibili zen. 13 urtegaz aitagaz batera hasi zen arotz lanetan eta Zugastietan bertan jarri zuten martxan gerora zerrategia izango zen tailerra. Bertso munduarekin lotura zuzena izan du beti Pablok, gaztetatik baitu zaletasuna; 1962. urtetik BECen ospatu arteko final guztietan egondakoa da. Grabekata hau Muxikako herrian kokatu dugu, batez ere Zugastietako kontuak kontatu dituelako eta bertako berbakera darabilelako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-044 | 2011 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute