Zugastietako ermita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-044-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zugastietako ermitan urtean behin-edo ematen zuten meza Gorozikako jaietako errepikapenetan. Maiatzeko loretan ere jendea bertan batzen zen. Gerraostean, jendea beldurrez joaten zen elizara derrigorrezkoa baitzen; joaten ez zena "rojo separatista" zela zioten.
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko uztailaren 06a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: MUX-044/040
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak
Transkripzioa
- Zugastietako elizie ez zendun ezetu? ermittie?
- Ermittie bai. Ermitta txikitxue Zugastietan, bai.
- Martxan ezetu zenduen?
- Ba martxan ba hori, urtien baten eitten zan hor mezie, jaixek, osake Gorozikeko errepetizñoa-edo eitten zan eta gero ba ostantzien ez daitz lantzien meza bat edo egongo zan, bai, bai. Ta gero, han bertako batek be, errosarixoa maietzien be, maietzeko lorak-eta, ta hara hara jentie ba joaten zan, batzen zan eta errezeu errosarixoa eta holan. Gusture ez asko, baia behintzet gerraosatien, joaten ez baziñen gorrixe, "rojo separatista" deitzen otsuen eta orduen ba jentie joan eitten zan billurraz edo bestiaz. Ta han illuntzetan-ta han behintzet errosarixoa errezeu ta errezeu.
- Azkenien danak elizara.
- Bai, bai. Ordun indderra euki eban ordun eliziek oin dau mantsotxuau, baia orduen aginddu eitten bien, bai.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!