Elgoibar (Gipuzkoa)

San Antolin etxabe batera eraman zuten

San Antolin etxabe batera eraman zuten <p>San Antolingo ermita bota egin zuten autobidea egiteko. Etxebizitza batzuen etxabean dago orain santua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Antolingo ermita bota egin zuten autobidea egiteko. Etxebizitza batzuen etxabean dago orain santua.

Argazkiak

Transkripzioa

-San Antolin, oso edarra zan han ermitta aldia San Antolin.
-Autopistiakin kendu egin eben?
-Bai.
-Eta ez zeben egin iguala?
-Bueno, beste bat dago, baina etxe haundi bat hor eginda, etxian azpixa. Entenditzen dozu? Elizia dago...
-Orduan San Antoliñen ermitta hori oin dauela esan dozu dagola etxe baten azpixan?
-Etxe baten azpixan. (gizonak berba egiten du). Alderdi baten dago tabernia eta bestian dago, eliza eitten da.
-Ermittia?
-Bai ermitta. Hantxe dao San Antolin. Meza hantxe ematen dabe ta hantxe dao oin San Antolin.
-Lehengo lekuan dago?
-Ez, pixka-pixkat apartetxuao. Hurrian baiña apartetxuao, pixka apartetxuao. Autopistan azpixan dao hori oin dauana. Ta lehen zauana aurrerao, pixkat aurrerao. Zan ermittia, aldamenia etxia, ta zan ermittalde polit-polit bat. Eta gero autopistia etorri zan eta eliminau zaben dana. Eta oin han rotondia, San Antoliñen han rotondia-eta badao, ba hantxe zan elizia. Ta gero rotonda bat ein zaben han eta ya eliminau zan...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia