Elgoibar (Gipuzkoa)

San Antolindik Altzolako eskolara

San Antolindik Altzolako eskolara <p>San Antolingo neska-mutilak kuadrillan joaten ziren Altzola auzoko eskolara. Mendaroko Mutriku aldeko batzuk ere joaten ziren bertara. 40 ikasle inguru elkartzen ziren eskolan, zazpi urtetik 14ra bitarteko neska-mutilak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-050-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Antolingo neska-mutilak kuadrillan joaten ziren Altzola auzoko eskolara. Mendaroko Mutriku aldeko batzuk ere joaten ziren bertara. 40 ikasle inguru elkartzen ziren eskolan, zazpi urtetik 14ra bitarteko neska-mutilak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolan ze ibili zinan, San Antolin bertan edo?
-Altzolan eskolan; ixa bi kilometruan joaten giñan, baiña oiñez, klaro. Osea, kuadri..., orduan [joanaldi haundixak in?] eta danok kuadrillia joaten giñan, San Antolinguak danak Altzolara joaten giñan, bai.
-Eta han elkarketan ziñain Altzolakuekin?
-Bai. Gero bertakuak, eta Mendaro aldekuak ere bai baten batzuk, eta hogeta hamarren bat edo berrogein bat-edo.
-Mendaro aldetik be Altzolara faten zien, e?
-Mendaro partekuak edo...
-Garai hartan Mendaro Elgoibarren egongo zan, ezta?
-Baina hori Mutriku partekuak. Elgoibar partekoik ez zan etorten orduan , ez. Elgoibar partia alderdi batera zan, beste aldia Mutriku aldia zan Mendaro. Eta nik uste dot Mendaro parte hartakuak ziala, baiña gutxi, handik gutxi.
-Zebat izaten ziñein danok?
-Nik seguru ez dakit, berrogei bat inguru edo. Hogeta hamarretikan berrogeira bittarte izango giñan usten dot.
-Neska ta mutil alkarrekin?
-Danok alkarrekin.
-Zahar eta gazte be bai.
-Bai. Zarrauak eta gaztiauak, zazpi urtekin zan orduan eskolan sartzia, zazpi urtekin sartu eta hamalaura arte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia