Ordizia (Gipuzkoa)

Eskolara mojetara eta Karmelitetara

Eskolara mojetara eta Karmelitetara Eskolara karidadeko mojetara eta ondoren Karmelitetara joan zen 14 urtera arte. kanpotarrak ziren eta Karmelitak ordiziarrak ziren. Mojetan erdaraz ikasten zuten. Etxean bakarrik egiten zuten euskaraz, aitak errieta egiten baitzien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara karidadeko mojetara eta ondoren Karmelitetara joan zen 14 urtera arte. kanpotarrak ziren eta Karmelitak ordiziarrak ziren. Mojetan erdaraz ikasten zuten. Etxean bakarrik egiten zuten euskaraz, aitak errieta egiten baitzien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara nora jun ziñen?
-Eskolaa aurrenetik horrutza, ospitaleko residentziko... ordun zaren monjak karidadekok o, ordun zaren. Eta horik ematen zuen eskola Correosetan.
-Baiña Ordizin, ez?
-Ordizin, Ordiziakoa ai naiz esaten dana. Eta horrutza juten giñen. Baiño gero sei urtekin o hola pasatu giñen Karmelitataa.
-Nun zeuden Karmelitak?
-Karmelitak zaren oai etxe berrik ein dittue ba Plaza Garagarzan, zerbezeria eta hori badago ba "El Coyote", bueno, hortik segi eta baztarrea, hor zeon Karmelitak. Aurrenetikan frantsesak egon emen zien, ni hori ez naiz gogoratzen. Baiño Karmelitatan. Gero ba hamalau urte arte, eta gero lanea.
-Hor monjatan ibilli ziñala esan dezu. Monjak zer zien, hemengok ala kanpotarrak?
-Ez, hamengok iñor´e..., kanpotarrak izengo zien. Baiño hemengo monjaik ez, Ordiziako monjak ez. Karmelita jun ziela Ordiziakok eskolan ni nebillela, bai. Ta karmelitak, usten det, bat Arantxa ta bestea Juanita. Ia edadetuk izango die. Ni´re hala naiz; "así que"...
-Monjetan erderaz ikasten zenuen?
-Bai. Orduun dana erderaz. Euskeraz ez. Etxen, etxen nauken nik... Ba bai, etortzen giñenen etxea aittek beti: euskeraz ez bagiñun itten, igandero ematen zigun ordaintzeko zerbait, bi pezeta-edo zer zan ordun, ba ez zigula... deskuento, gutxigo emango zigula. Euskeraz, berak dana euskeraz. Aittek ondo eitten zuen bai erderaz eta bai euskeraz. Amak euskeraz, erderaz oso... Zerbaitt eitten bazun, erdeldune ikusten bazuen...
-Azkoitikua eta Urrategikua izanda gaiñea..
-Bueno ba, dana euskeraz, amak euskeraz. Ta aittek ba igual erderaz o euskeraz; igual. Biik dana euskeraz.
-Hori marka, etxean erderaz egiten uzten ez eta kanpoan euskeraz ez.
-Bai ba, hori ba. Gertatzen dana, nik esaten det hamen bertan ikusten det, nik. Gaiñea errexago nik usten det itten dala erderaz euskeraz baiño, neretzako.
-Igual ohittura gehiago.
-Ohittura gehio, ohittura gehio.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia