Ordizia (Gipuzkoa)

Beasainen jaio eta hiru egunetara Ordiziako Sagastizabal Azpikoa baserrira

Beasainen jaio eta hiru egunetara Ordiziako Sagastizabal Azpikoa baserrira <p>1931an jaio zen Beasainen eta hiru egun zituela Ordiziako Sagastizabal Azpikoa baserrira joan ziren bizitzera. Aita azpeitiarra zuen eta ama, berriz, Azkoitiko Urrategi auzoko Uzin Azpikoa baserrikoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1931an jaio zen Beasainen eta hiru egun zituela Ordiziako Sagastizabal Azpikoa baserrira joan ziren bizitzera. Aita azpeitiarra zuen eta ama, berriz, Azkoitiko Urrategi auzoko Uzin Azpikoa baserrikoa.

Transkripzioa

-Hasteko, izena eta abizena eta noiz jaio ziñen esaten badidazu?
-Antonia Etxaniz. Jaio nitzen hogeta hamaikan, enero, euskeraz ez dakit nola dan.
-Urtarrilla, bai.
-Jaio nitzen urtarrillan hoeta hamaikan.
-Hemen jaio ziñen, Potxon etxen?
-Ez, ez. Hor bizi zien neska zaharra, mutil zaharrak, anai-arrebak; eta gero residentzira jun zan arreba. Anaie hil zekon ta residentzira eaman zuen eta etxe hori zeon abandonauta, bera bakarrik. Nola bizi zan ba. Jende asko juten zan, hori bai. Nik uste-et hamendik pasatzen zien danak hor gelditzen ziela. Egie da.
-Zu nun jaio ziñen?
-Ni jaio nitzen Beasaiñen. Baiño hiru egunekin o amak-eta ekarri zien honutza Ordiziara, residentzin ondoko etxe haundi zahar bat badao ba hemen goittik behera goatzela, residentzin ondoko etxe haundi... Hor ezta iñor bizi.
-Ze izen dauke etxe horrek?
-Sagastizabal-azpikoa esaten zan. Oain Egutera-bidea.
-Gurasoak nungoak zien?
-Azkoittiarrak.
-Biek, aitta eta ama?
-Bai. Atte jaiota o Azpeittin, ta ama basarrin, Azkoittin.
-Ze basarritan?
-Usin-azpikoa. Ikusten da Urrategi handik bertatik-bertaa.
-Urrategi Baillarakoa da baserrie?
-Bai. Elizaa danok juten giñen hautzako, han aurren daukeben elizaa.
-Orduan zuk Beasaiñen jaio...
-Beasaiñen jaio eta hiru egunekin o Ordiziara etorri nitzen. Eta handik oaiñ arte ba Ordizian. Eta bizi nitzen aitte-amekin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia