Donostia (Gipuzkoa)

Kilkerra txapel azpian

Kilkerra txapel azpian Txapela erabiltzen zuen aitak; berak ekartzen zuen beti lehenengo kilkerra etxera. Kilkerra txapel azpian.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-130-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txapela erabiltzen zuen aitak; berak ekartzen zuen beti lehenengo kilkerra etxera. Kilkerra txapel azpian.

Transkripzioa

- Txapela erabiltzen zun?
- Bai, bai, bai, burusoilla zan eta beti, beti txapela. Eta lehen kontatu dizut kilkirrena, eta beti berak ekartzen zuen lehenengo kilkerra. Juten zan tokatzen zitzaion baserrin batera jutea eta entzuten zuen lehenengo, zea, kilkirra udaberriyan, apirillean normalean, edo maiatzean; eta entzuten zuen, harrapatzen zuen eta txapelan sartzen zuen, buruan. Eta badakizu txapelek badutela ertz bat eta azkenian ba billatzen zuen kilkirrak beti ertz hori billatzen zuen goxo-goxo egoteko. Eta gero gure aita, hoi askotan ikusiya, aitaren irudia gure etxera sartzen bere txapelakin eta bere kilkirrakin, burutik "kri kri kri kri". Eta irripar zabala. Konturatu zen bere seme-alabetako bat gutxienez ba gauza hoien zalea zala, kilkir zalea alegiya. Eta holako kontuak, oso irudi sinpatikoa aitarena.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia