Urnieta (Gipuzkoa)

Arriatxuko eskola fama handikoa

Arriatxuko eskola fama handikoa <p>Arriatxuko eskolara joan zen. Frontoi txiki bat ere ba omen da Arriatxun. Makina bat aztarrika egin ei zuten pilotan. Fama handia izan zuen Arriatxuko eskolak; urrutiko haurrak ere hara joaten ziren. Maistrak euskaldunak ziren baina hitzik ere ez zen egiten euskaraz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arriatxuko eskolara joan zen. Frontoi txiki bat ere ba omen da Arriatxun. Makina bat aztarrika egin ei zuten pilotan. Fama handia izan zuen Arriatxuko eskolak; urrutiko haurrak ere hara joaten ziren. Maistrak euskaldunak ziren baina hitzik ere ez zen egiten euskaraz.

Transkripzioa

-Eskolara esan dezu Arriatxura?
-Bai; jakingo dezu nun don Arriatxuko eskola.
-Hori ere aittu det baiña ez dakit ze etxe.
-Ez? Etxia ez, eskola da.
-Nun dago Arriatxuko eskola?
-Arriatxu baserriya-tik hauntza, Itxaspuru aldea. Itxaspuru-ta, sagardotegiya do oain, ta hantxe do. Frontoi ttiki bat'e badu. Makiña bat aztarrika in gendun han'e pelotan. Bueno! Bide pixka bat zan, baiño ordun Arriatzuko eskolak fama izugarriya zun. Pentsatu hemen Agarrekua, Urnitako apeaderuan ondoko baserrikuak'e harea juten zien eskolaa, e, Urnietaa etortzeko partez. Eta [Goiburutakuak'e] bai ta. Izugarrizko fama zun. Maixtra onak, bi maixtra zien, Dionixi ta Ixabel. Ta oso, gerratian gaizki ibillik. Jo.., Ixabel hua behintzat. Dionixi. Ez, Ixabel.
-Euskeraz erakusten zuen?
-Keba! Ezta hitzik'e euskeraz. Euskaldunak zien, e, baiño euskeraz ordun? Ezta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia