Mañaria (Bizkaia)

Aitaita-amamak erdaraz gaizki; eskolan piper

Aitaita-amamak erdaraz gaizki; eskolan piper <p>Umetan euskaraz, bertako euskaran, oso ondo egiten zuela dio Anastasiok. Lourdesek dio gurasoak baino aitaita-amamak arazo larriagoak zituztela erdararekin. Amamak ez omen zekien erlojua igartzen, baina txahalaren balioa buruz berehala ateratzen zuela dio Lourdesek. Anastasio gustura joaten zen eskolara. Ikaskide batzuek eskolan piper nola egiten zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan euskaraz, bertako euskaran, oso ondo egiten zuela dio Anastasiok. Lourdesek dio gurasoak baino aitaita-amamak arazo larriagoak zituztela erdararekin. Amamak ez omen zekien erlojua igartzen, baina txahalaren balioa buruz berehala ateratzen zuela dio Lourdesek. Anastasio gustura joaten zen eskolara. Ikaskide batzuek eskolan piper nola egiten zuten azaltzen du.

Transkripzioa

- Anastasio: Nik be zortzi-beratzi urte be bai, ta euskeraz euskeraz ondo eitten naban. Hemengo euskerie, ezta?
- Daniela: Ordukoxie. Orduen ez euen.
- Anastasio: Diferenteu ez.
- Ta orduen, zuen ama ta aitte-Ta erderaz eskas?
- Lourdes: Gure ama ta aitte baiño gure amama ta aittitte eskas. Amamak erlojuai igertzen, ez junan
/etxunan/ jakin amama batek. Bestik ez dakit nik, geugaz bizi zan arnamak, ez zekidxen erlojuai igertzen bez.
- Anastasio: Baia orduen nok jakingo eban ha?
- Lourdes: Ta beste gauza asko bez, baia buruz kontetan eban, bai? Ta harek kontuek be ensegida
ataraten ebazan: txahalak zenbat erriel balidxo dauen be saltzen baban aíttek. Hak ez jonan /etxonan/ biher lapizik. Holantxeik pagau ta honexen beste diru hartu txahalaz, “taka!”. Ta ordue be sekulo ez jakonan /etxakonan/ pasetan. Ordubete ariñau bazter guztietatik ziher. Hamarretan mezie, beti domeketan. Ta beratzietako preparaute ya, domeketako amantalak ta buruko pañelue ta danak diferentiek. Ordukoxe egunerakuek! Aste bittartien ba zeozelakue.
- Anastasio: Oin, ahaztu jatez.
- Lourdes: Dotore jantzitte juten zan.
- Anastasio: Ahaztu jate.
- Daniela: Bai, Eta bestie zer?
- Anastasio: Hau, andrie hasi da-ta.
- Lourdes: Bai, hau andra goigarridxe.
- Anastasio: Apur bat, bai! Niri esateko, ta eurek berbetan hasi.
- Ta eskolara gustora joaten ziñien edo zer?
- Anastasio: Eskolara batera?
- Gustora?
- Anastasio: Ni neu bai. Danak ez, e!
- Lourdes: Danak itziozuz, zeurie esan biher dozu-ta.
- Anastasio: Zu eon zaittez íxilik, neuaz dabil-ta. Eskolara? Eskolara? Urkuletatik eta ahal dan lekuetatik paluegaz, gure etxe aurreraiño lehenbizi ta hara ekarten abiezan [Kapa…niokuek]-eta. Aurrien Santi. Santi ni beiño hiru urte zaharraue. Zeberiño ta... Harek, gordeta eoten zien hor koba baten, euren etxetik hurrien. Ta handik ikusi eskolie, ta urtetan abenien ha: “ointxe goazek, urten juek bai, te geu be goazen bazkaitten etxera”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia