Elgoibar (Gipuzkoa)

Trena errepublikako banderarekin

Trena errepublikako banderarekin 14 urte bete baino lehen utzi zion Benturak eskolari, etxean lan asko zegoen eta. Bera umea zela, trena errepublikako banderarekin etorri zenekoa gogoratzen du. Gerrak ez zuen eskola eten, baina Bentura, beldurrez, ez zen joaten. Gerraostean jarraitu zuen eskolan, 13 urtera arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-050-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urte bete baino lehen utzi zion Benturak eskolari, etxean lan asko zegoen eta. Bera umea zela, trena errepublikako banderarekin etorri zenekoa gogoratzen du. Gerrak ez zuen eskola eten, baina Bentura, beldurrez, ez zen joaten. Gerraostean jarraitu zuen eskolan, 13 urtera arte.

Transkripzioa

-Baiña guk ez genduan izan hamalau urte arte juteik, lana egin bihar zan etxian ere ta.
-Zenbat urtekin hasi ziñan, zazpikin? Orduan Republika garaixan, ezta?
-Republika garaixan. Ni hogeta bost urtekin jaio (1925ean jaio) ta zazpi urtekin hasi nintzan...
.Hogeta hamaikan etorri zan republikia.
-Republikia bai, klaro. Ni republikia justu-justu-justu akordatzen naiz, akordatzen naiz nola trena etorri zan republika banderiakin. Gu trenantikan urrian giñan, urrian bizi giñan trenbidetik, eta anaiak nola deittu zion amari, "ama, ama!..." Orduan zan erregia botako zabela eta ez zabela ta, republikia bazetorrela eta ez zetorrela eta hola. Eta nola deittu zion anaixak amari: "ama, ama, republikano banderiakin dator trena" Aibala!, orduan jaiki da Republikia!
-Republikia lelengo lekua deklarau zana Eibar izan zan.
-Eibar, Eibar altzau zana lenengo. Ba ni horixe akordatzen naiz zela esan zion eta.
-[...]
-Nik ez dakit nola etorriko zan, ez daukat, ez daukat... Ikusi nabala badaukat ideia baiña ez zelako banderia zan edo zela zan ez daukat. Umiak giñan eta ez. Baiña hori deittu ziona bai, hori klabao. Bai ba, geu ere bildurretan eta, gurasuak ere ba [...] pasauko ete zan. Erregia bota ta ze izango ete zan eta beste izango ete zan eta entzuten genduzen horrek gauzok. Eta bueno...
-Entzun bai baiña entendidu ez, ezta'
-Entenidu ez, ze enteniduko gendun ba...
-Edozein modutan zu hogeta hamabixan hasi baziñan eskolan, lau urte geruago gerria hasi zanian hamaika urte zeukatzun.
-Bai.
-Gerran eten egin zan eskolia?
-Ez, eskoliak segidu zeban baiña guk, klaro, bildurra zeon etxetik urtetzeko ere, eta bestetik gurasueri orduantxe aizta hil zakun eta anaiak gerran eta. Etxian aitta ta amakin, umiak etxian eon giñan. Gero berriz ere hasi giñan eskolan eta berriz ere segidu giñun puxkaten hamahiru urte arte. Hamahiru urte ezkero ez, ez nintzan jun ni hamahiru urte ezkero.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia