Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzo eta herri ezberdinetan ikasia

Auzo eta herri ezberdinetan ikasia <p>Gerra bukatu ondoren Aozaratzako eskolara joan zen. Maisua aragoiarra zen, Don Fermin Colas. Handik Eskoriatzako maristetara joan zen. Aretxabaletako eskolan bukatu zituen ikasketak, Kukuzulo baserriko Don Pedrorekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra bukatu ondoren Aozaratzako eskolara joan zen. Maisua aragoiarra zen, Don Fermin Colas. Handik Eskoriatzako maristetara joan zen. Aretxabaletako eskolan bukatu zituen ikasketak, Kukuzulo baserriko Don Pedrorekin.

Transkripzioa

- Hor Koruetako eskola horretan zenbat urte arte egon ziñan?
- Hor egon nitzen, gerria akabo eta segidan, gero fan nitzen Azatzara. Azatzan euen maistro bat, maiñua zan bera, eta han Zarbiarten edo baserri baten apopillo egoten zan, gose denporan zan, “Don Fermin Colas”.
- (…)
- Parra hautso. Colas zeori egon zan maistruori zerien, eta oiñez etorten zan handik, Mondrauen edo lagunen bat euken ta, eskolia emun eta gero, baiña ba, hango eskoliori eta… han jente mordua. Eta gero maristetara faten nitzan handik zertuta beste apur baten. Gerraostien maristetan ba han zertxuau, […], eta gero handik atzera Atxabaletara ta hemen akabau gauen karreriori hamalau urteaz etxera ya, pastore ta…
- Maristetara nora fan ziñan, Eskoriatzara?
- Eskoriatzara, oin horreik, hotel hori eta egindda dauen lekuen.
- Eta maristetatik?
- Gero hona, Atxabaletako zera. Maristetatik hona etorri nitzanien hemen euen maistro bat, Etxeberria-edo, Kukuzulo esaten gotsen. Maristetan gerra denporan urtendakua zan zeori.
- Kukuzulo?
- Bai, Kukuzulo baserrixari edo esate etsen, baiña bera “Don Isidro” zan, deuke apelidua horreik… ez dakit zela dakuein be apelidua, baiña Kukuzulo baserrixa zan e? Baserrixen izena-edo, bai. Gero haren anaie ta, hortik hemen Galartza aldekua ziren hareik izatez, hemen, Galartzakuk hemen, baserrin batekuk, eta gero fan ziren horreik hara, Zuatzura, oin pantanuen gaiñekaldien dauen etxera fan ziren bizitten.
- Arabara?
- Koruetara, Koruetara. Koruetako pantanuen beste aldien dauen, Urkuluko zierrera goiazela ezkerreko aldetik. Hemen Azatzatik Urkuluko sierrera goiazela ezkerreko aldetik leheningo dauen etxia, kamiño gaiñien. Han bizi izan zan horren anaie eta famelixia. Beori hemen, hemen eta gero hemendik ezkutau zan ez dakit nora fango zan zertu nitzenien, gero ez dakot gehixau gomutaurik eta haren zerik.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia