Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra denboran kaletik baserrira babes bila

Gerra denboran kaletik baserrira babes bila <p>Egun gutxitan geratu zen eskolara joan gabe. 10 anai-arreba izan ziren. Osaba batek gau-eskolak ematen zizkion. Beste osaba marista bat gazte hil zen. Gerra denboran, Zubiatarrak, jaio berri zen ume batekin, Pedroren baserrian babestuta egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egun gutxitan geratu zen eskolara joan gabe. 10 anai-arreba izan ziren. Osaba batek gau-eskolak ematen zizkion. Beste osaba marista bat gazte hil zen. Gerra denboran, Zubiatarrak, jaio berri zen ume batekin, Pedroren baserrian babestuta egon ziren.

Transkripzioa

- Eskola denporan egunero eukitten zeben eskolara fatia edo etxien lana euenian etxien geratu bihar izaten ziñan?
- Jeneralmente kasik egunero faten nitzan, bai, baiña hor be ba…
- Baiña ittaurren ittia tokau ezkero eta holakotan?
- Ittaurren nehikua in geuen orduen, bueno. Ittaurren eta danera in bihar izaten zan, baiña eskolara etorri barik gutxittan geratuko nitzan.
- Zenbat anae-arreba ziñain?
- Hamar-edo izan gintzen baiña orduen umiak asko hiltten ziren, sasue hartan.
- Aingeru kanpaia, ezta?
- Umiek ez zirenak be. Anai bat hil zan. Egun baten hil xaten tio bat marianistia, okotsian edo holako grano batek edo urten eta Eskoriatzan euen medikua, Don Txomin edo esaten eutsiena, hemen baiñuetxekua semia zan, Atxabaletako baiñuetxekua, lehenaoko baiñuetxe zaharreko zera ta, harek sajau edo zeren bat in otsen eta geruau eta txarrago eta Bittorixara. Bittorixan hil zan, febreruen hamahirun, “mil novecientos cuarenta y cinco”an hil zan ta aurreko egun baten ni fan nitzan, hemen tio bat geuken guk kalien, eta illunkaran emuten oskun eskolia pasau ta gero zera, gabeko eskolia edo hola zer apur bat, ez dakitzu? Zeozer. Piñuak neurketan ikasi eta holako txorakerixa batzuk itteko eta zeozertan hor. Eta nik hemen tio bat geuken eta nik tionien itten neben lo orduen. Eta goizian jaiki nitzanien esan usten “tio Kandido hil dok, eta Joxe be Bittorixara eruen dauela”, Joxeri urten otsen eztarrixan bertan orduentxe.
- Gauza bera?
- Ez, ba zerbait eztarrixen, ez dakit zer izango zan. Hemen Don Tomas euen medikua ta begitu otso eta hori […] dakotsu eta ez dakit zer. Hurrengo egunien geixki zeori eta aitta Bittorixara fanda euen baiña Bittorixatik tio hil zanian etorri eta maristetan, maristetara ekarri euen kadaber hori. Hogeta hamar urtekua e? Maristia zan. Maristetatik gerra denporan gure etxia dana beteta egon zan zeraz, hemen Zubian famelixokin eta, honeik Azbe horko zerok. Jente pillo bat, gure etxien han egon zan emakume bat, Felisa, Joxe Zubian andria. Orduentxe euen umia, egun gutxiko umia jaixota, aste beteko umia edo, eta gero elixara sartu bihar izaten euen ordun. Beratziurrenera edo andrak umiorreaz ez dakit ze santu edo zetako, eta zela han sartu zan eta burua euki dau oso ondo ointxe arte. (…) Eta kontetan hango kontuak eta bere semiak be esaten dau, hango kontuak, bueno! Kontetan zittuela baiña ointxe pasauta letxe, Felisa horrek.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia