Pedro Urteaga Arregi
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1931-2010)
Biografia
Koruetako (Goroeta auzoa) Mendikurutze baserrian jaio zen 1931n. Birraitona Gabiriatik ezkondu zen Mendikurutzera. Pedroren aita bertakoa zen eta ama Araotzeko Enparantzakoa baserrikoa. 10 anai-arreba ziren. Koruetako auzo-eskolan hasi zen eskolan, don Jenaro Unda eta don Bonifacio Arenaza apaizak irakasle zituela. Gero Aozaratzakora pasatu zen, eta han don Fermin Olas izan zuen maisu. Eskoriatzako maristetan eta Aretxabaletako nazionaletan bukatu zituen eskolak 14 urterekin. Urkuluko urtegiak urperatu zuen baserrietako bat izan zen Pedrorena. Orduan gorago eraiki zuten Mendikurutze berria. 27 urte zituela etorri zen kalera bizitzera eta jubilatu arte Zerrajeran egin zuen lan. Koruetako Errotazar baserriko Albiñarekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-036 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza | ||
ARE-037 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute