Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Belarra ebakitzeko makina

Belarra ebakitzeko makina Belarra ebakitzeko garaia oso neketsua izaten zen. Idiekin tiratutako belarra ebakitzeko lehenengo makina Mendikurutza baserriak ekarri zuen 1944 inguruan. Garia jotzeko makina (trilladora) ere aurrerapen handia izan zen. Belarra ebakitzeko makina beste baserri batzuek ere ekarri zuten gerora.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Belarra ebakitzeko garaia oso neketsua izaten zen. Idiekin tiratutako belarra ebakitzeko lehenengo makina Mendikurutza baserriak ekarri zuen 1944 inguruan. Garia jotzeko makina (trilladora) ere aurrerapen handia izan zen. Belarra ebakitzeko makina beste baserri batzuek ere ekarri zuten gerora.

Transkripzioa

- Eta aurretik segan, jo ta bedar zaillak kristonak, hainbeste ganau eta kristo, ta jota errebentauta jentia betik e? Ibiltten zan e? Zenbat astolan? Harik eta makiñia agertu zanien eta makiñia geurian egon zan leheningo, bedarra ebateko makiñia, eta idixakin ibiltten zan. Bape be makiñiaz ibiltteko lekuen deskantsu ederra hartu euen jentiak. Gero hari makiñiari…
- Idixakin tiratutako bedarra ebateko makiñia?
- Ha idixakin tiratuta bedarra ebateko makiñia, bai. Eta hari gero ifini etsien zer bat, ha gizona majua zan Ajurianetik etorten zana, beste holako tablazko zer bat, eta gaiñian asientua ifini erruedien gaiñian eta idixakin hartu makiñiori eta eskuaria da, hola in, eta martxan doiala ebagi eta zerak lurrian illaran itxi eta faten zan zeori, garixori ebagitta, atzetik kentzen samur baiña aguro be bai, eta bestia igeitexakin aldian aguro, eta azpelak izten zittuen oso kurioso eta harekin kriston fazilidadia izan zan, eta gero trilladoriori ekarri euenien el sumun. Juntau kuadrillia eta bost edo sei lagunen artien, makiniori edo trilladoriori ekarri euen eta lastua kamarara tubotik ta garixa garbi-garbi egindda zakura, eta handik troxkara. Garixa asko hartzen zan, urte batzutan hala be, bueno!
- Goguen dakotzu gutxi gorabehera ze urte izango zan, edo zeuk zenbat urte izango zittuen hori, leheningo bedar ebateko makiña hori ekarri zeuenien?
- Ba, hortxe, “cuarenta y…”, orduen kriau euen hemen Felipe Txantxiku, Oñatittik etorrittako batzuk ziren, gurien urtietan egon zan, ointxe onddiok urte gutxi dala hil zan, larogeta beratzi-hamar urteaz-edo. Gu ibiltten gintzan ni mutikua eta hareik bedar ebaten, orduentxe ekarri euen makiñiori, izango zan “cuarenta y tres-cuatro” holako baten.
- Gero makiña hori beste baserri batzutan be egon zan?
- Gero beste batzuek be ekarri zittuen makiñak, zerak, bedar ebateko makiñok beste etxe batzutan be…
- Baiña idixakin tiratutakuak.
- Idixakun tiratutakuak, bai.
- Eta horreik aldatz goran eta aldatz beheran ondo ibiltten ziren makiña horreik?
- Aldatz beheran tiraketako aldatzien, aldatz haundixak egozen lekuen segiaz ebagi biher, baiña terreno patxadazkuak egozen, hori pantanua in dauen lekuan-ta. Horreik danok zeraz…
- Sekula entzun barik neuken. Hori Oñatin ez dakit ezagutu dan.
- Ba hemen bai, gurien egon zan ta beste leku batzutan be politto-politto hasi ziren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia