Astigarraga (Gipuzkoa)

Behiak zaintzen ari zela, lo hartu

Behiak zaintzen ari zela, lo hartu <p>Behin, behiak zaintzen ari zela, lo hartu eta behiek arto zelaia jan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-006-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, behiak zaintzen ari zela, lo hartu eta behiek arto zelaia jan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horrelaxe, gure bizimodua. Hura parra. Gero berriz behiekin, goizian seietarako jeiki udara partian, eta klaro orduan elbi asko izaten zan, ta behiek iten zian elbik hasten zianian mendin, hasten zian ez bada holakua kixki ta kaxka ta korrika isatsak altxa ta etxera. Eta, haiek amorraziyuak pasatzen nittun ta, beste batian berriz, klaro, Astigarragan fiestak ziren, eta berandu samar etorri gabian, ta anaiak bialdu niñun behiakin, eta nere ustetan onduan nintzen ni baiño... hua're gaixtua izaki ta, arto zelaia genekan han, ta harek usaia aittu nunbait. Bat nuen oso gaixtua, horrelako trastadak itten zizkidana. Eta, hala zeratu ta, nere artian, eserita jartzen nintzen ta "altxa in beharko dinat ba, ez dek posible, lo hartuko dit hemen ta". Eta altxata mekasuen hura logalia neria, ta halako batian jarri nintzen ostera eserita, ta deskuidatu. Hurrena konturatzen nintzenerako bastante arto saila jana, han ari zen dotore asko jan baino seguramente hartu zittun bizkarreko ederrak! Eta, nik etxera etorri eta ezer esan anaiari, ta gero jun zan ta, "zer? Atzo zer egin hunen lo?" san zian, ta "zeba?", ta "arto zelaia astindu din ederki baten batek!" esan zian. "Bai? Betiko nazkanti hori esan nion horrelaxe, horrek sartu ber din beti muturra". "In zan berriz'e lo".

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia