Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arabatik estraperloa

Arabatik estraperloa Gari gutxi ereiten zen inguruan, eta bai garia eta bai patata estraperloan ekartzen zuten Arabatik. Pedro bera ere joaten zen astoarekin Arabara. Hirusta hazia ere ekartzen zuten. Gariak ematen zituen lanak eta aurrerapen berriek lanok nola erraztu zituzten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gari gutxi ereiten zen inguruan, eta bai garia eta bai patata estraperloan ekartzen zuten Arabatik. Pedro bera ere joaten zen astoarekin Arabara. Hirusta hazia ere ekartzen zuten. Gariak ematen zituen lanak eta aurrerapen berriek lanok nola erraztu zituzten azaltzen du.

Transkripzioa

- Eta estraperlu garai hortan zu zeu ibillittakua zara astuakin-ta?
- Bai, astuakin faten nitzan ni aittakin be bai eta zerien be bai, eta gero…
- Ze ekarten zeuen gehixen?
- Batzuetan garixa eta hurrengo beste zerbait, eta patatia be ekarritta gaz.
- Patatia zer, hazittarako edo jateko?
- Jateko be bai, akordatan naz zeretik…
- Eta hori zeatik zan, zeuen… ez zeukein nehikua zeuen…?
- Gero ereitten eta hasi zan jentia gehixau, eta gero ez zan ekarten, gero kanbixau in zan bizimodua konpletamente.
- A, orduan ez zan hazten patatarik?
- Artien… orduen denporan guk ekarten ibiltten gintzan denporan bai, zeozer bai baiña…
- Gutxi.
- Gero bai, gero patatia eta danak.
- Garixa eta patatia eta beste zer gehixao?
- Esaten dotsut, paatxa hazixa be handik ekarritta gazela, ba holakotxe gauza zer batzuk, patatia…
- Eta olixo eta holako gauzarik ez? Ez zeuen ekarten handik?
- Olixorik ez.
- Hori izango zan razionamento garaixan, ezta?
- Bai, olixorik ez.
- Jatekua.
- Jatekua besteri ez.
- Zeuek Mendikurtzen, (…), Mendikurtzan garixa esan dozu eukitten zeuela.
- Gero bai, gari asko hartzen zan.
- A, baiña gero.
- Garixa, bueno! Aurretik garirik ez dakit bape hartuko zan be, itxitta igual egongo zan, ogixa […] eta gero artua moduko holako zer batzuk, bal-baltzak egitten ziren, gosiak jentia. Gero garixa ereitten zan ta gero garixa erain eta igeitexakin ebagi, gero lotu zerok, azpelok, gero metak egin, gero garijoten atzera matxaka zahar bateaz, gero garbiketan be lana txarra eukitten eben garixak, gero ekarri zan zera, Bittorixan Ajurianien egindda, lastua kamarara eta garixori garbittuta, eta makiñiori ekarri zan, ha zan adelantua!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia